Wikipedia, Entziklopedia askea

Isurialde hidrografiko

Euskal Herriko bi isurialdeak.

Isurialdea, geografian, ura itsaso edo ozeano berera isurtzen duten ibai guztiek okupatzen duten lurraldea da. Ibaiek beren ibaiadar guztiekin okupatzen duten lurraldeari ibai-arroa edo arro hidrografikoa deitzen zaio. Lurreko erliebearen eraginez, ibai-arro horiek isurialde batera edo bestera bideratzen dituzte ibaiak.

Ibai-arroen eta isurialdeen arteko mugari uren banalerroa deitzen zaio; izan ere, lerro edo muga horrek euri-ura banatu egiten du ibai-arro edo isurialde batera edo bestera lurraldeak duen aldapa edo erliebearen arabera.

Euskal Herriko isurialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian bi isurialde daude:

  • Iparraldeko isurialdea edo atlantiar isurialdea: ura Kantauri itsasora isurtzen duten ibaiek okupatzen dutena. Ipar Euskal Herriko hiru probintziak, Bizkaia eta Gipuzkoa osoa eta Arabako zati txiki bat hartzen ditu isurialde honek. Isurialde honetako ibaiak ibilbide laburrekoak eta malda handi samarrekoak izaten dira; lurralde honetan euri asko egiten duenez gero, ibai hauek ur-emari edo kantitate handitxoa izaten dute urte osoan (erregimen erregularra izaten dutela esaten zaio horri). Isurialde honetako ibairik garrantzitsuenak honako hauek dira, ekialdetik mendebaldera:


  • Hegoaldeko isurialdea edo mediterranear isurialdea: ura Ebro ibaira lehendabizi eta, geroago, Mediterraneo itsasora isurtzen duten ibaiek okupatzen dutena. Arabako zatirik handiena eta ia Nafarroa Garaia osoa hartzen ditu. Isurialde honetako ibaiek apur bat ibilbide luzeagoa dute, batez ere Nafarroan; emaritsuak izaten dira, baina lurralde lehorragoa denez, erregimen irregularragoa izaten dute, hots, uda aldean ur nabarmen gutxiago eramaten dute. Honako hauek dira isurialde honetako ibairik garrantzitsuenak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]