Nabarniz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nabarniz
 Bizkaia, Euskal Herria
SANTA MARIA DE GORRITIZ NABARNIZ.jpg
Nabarnizko Elexalde auzoko Gorritizko Andre Maria.
Nabarnizko bandera

Nabarnizko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Nabarniz bandera.svg Nabarniz
Alkatea Jose Antonio Maruri Urizar Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 48312
INE kodea 48909
Herritarra nabarniztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 15″ N, 2° 35′ 01″ W / 43.320833333333°N,2.5836111111111°W / 43.320833333333; -2.5836111111111Koordenatuak: 43° 19′ 15″ N, 2° 35′ 01″ W / 43.320833333333°N,2.5836111111111°W / 43.320833333333; -2.5836111111111
Nabarniz hemen kokatua: Bizkaia
Nabarniz
Nabarniz
Nabarniz (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,75 km2
Distantzia 43 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 236 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -1)
% 51,05 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,95
Dentsitatea 20,09 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,65
Zahartze tasa[1] % 19,68
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 65,22
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 76,67 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,57 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,84 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 83,84 (2010)
Euskararen erabilera % 63,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1987. urtea
Webgunea http://www.nabarniz.org

Nabarniz Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 236 biztanle zituen 2015. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarniz itsas mailatik 360 metro gorago dago batez beste. Herriko punturik altuena Iluntzar mendia da (728 m).

Klima ozeanikoa du, Euskal Herriko kostaldetik hurbil dauden herri guztiek. Urteko prezipitazioak 1.300 l/m3 inguru izaten dira, eta tenperatura 12-13 gradu zentigrado batez beste. Inguruko herriak baino altuera handiagoan dagoenez, Nabarnizek hotz eta haizete handiagoak jasaten ditu.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizek mugakide ditu Ispaster eta Gizaburuaga ipar-ekialdean, Aulesti hego-ekialdean, Mendata hego-mendebaldean, eta Arratzu eta Kortezubi ipar-mendebaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak sei auzo ditu guztira: Ikazurieta, Intxaurraga, Uribarri-Zabaleta, Elexalde, Merika eta Lekerika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizen bizi izandako lehen biztanleen aztarnak kristo aurreko 2800. urte ingurukoak dira. Garai hartako giza hezurrak aurkitu dira Ikazurieta auzoan dagoen Ondaro haitzuloan. Horrez gain, kristo aurreko VI. mende inguruan eraikitako gotorleku biren aztarnak aurkitu dira Iluntzar mendian eta Maruelezako kastroan Arrola mendian. Mendi hori toki estrategikoa zen Gernikako itsasadarraren behatokia zelako. Gotorleku horiek zeltiarrek eraikitakoak ziren. Zeltiarren ostean erromatarrak etorri ziren Euskal Herrira.

Erromatarren inperioaren erorketatik Erdi Arora doazen bost mendeetako argibide gutxi dago. Dena den, X. mendetik aurrera, gaur egungo auzoak eratuz joan ziren, betiere baseliza baten inguruan. Ikazurieta auzoa San Kristobal baselizaren inguruan, Uribarri San Miguel baselizaren inguruan, Merika auzoa San Gregorioren inguruan, Lekerika auzoa Santiagoren inguruan eta Elexalde Andra Maria elizaren inguruan. Nabarnizko ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta horren oinarri baserria. Baserri bakoitzak bere ortua, abelburuentzako zelaiak eta fruta arbolak ditu. Baserriak bertan bizi zirenei behar zutena eskaintzen zieten unitate buruaskiak ziren.

XX. mendeak aurrera egin ahala, gauzak aldatuz joan ziren. Bizkaiko nekazaritza-herri gehienetan gertatu bezala,landa mundua gainbehera etorri zen industrializazioaren garapena zela eta. Gauzak horrela, baserriak eta herria bera hustuz joan ziren eta herriko biztanle askok Gernikara lehenik eta Bilbora ondoren jo zuten, bizimodu hobearen bila. Biztanleriaren jaitsierak behea jo zuen 2001ean eta ordutik apur bat igo da, baina XX. mende hasierako biztanle kopurutik oso urruti oraindik ere.

Anexioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan Euskal Herriko hainbat herri txikirekin gertatu bezala, Nabarniz ere, indarrez beste udalerri handiago bati anexionatzera behartu zuten. Horrela, 1964an Nabarniz Gernika-Lumoko auzo bilakatu zen. 1987an, berriz, Gernika inguruko beste hainbat herrik egin bezala, independentzia berreskuratu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busturialde eskualdean biztanle gutxien daukan herria da.

Nabarnizko biztanleria

1970 eta 1980ko erroldetan Nabarnizko biztanleria Gernikako biztanleriarekin bat hartzen da, anexioa dela eta.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizko alkatea Jose Antonio Maruri Urizar da, Euskal Herria Bildu koaliziokoa.

Nabarnizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
3 / 5
75 (% 52,82)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 5
70 (% 49,3)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2011ko udal hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 103 4
EAJ 68 1
Aralar 5 0

Honenbestez Bilduk gehiengo osoa du Nabarnizen.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarniz Gernika eta Ereño arteko BI-3242 errepideak zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean.

Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibusen A3526 lineak herria Gernikarekin lotzen du astelehenetik ostiralera, honako ordutegian, 07:35, 14:00 eta 19:30

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekerika auzoko Santiago baseliza.

Nabarnizek honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren arabera, biztanleen % 98 dira euskaldunak; Busturialdeko herririk euskaldunena, beraz. 2001ean Euskal Herri osoan biztanleen euskara mailari buruz egindako inkestaren arabera, Nabarnizko bizilagunen % 94,3 da euskalduna.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizen hainbat baseliza eta eliza daude, baina garrantzitsuena Elexalde auzoko Andra Mari eliza da. XV. mendean eraiki zen, aurretik bertan egondako monasterio baten eraikuntzaren gainean.

Nabarniztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nabarniz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa