Leioa-Erandioko campusa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leioa-Erandioko campusa
Euskal Herriko Unibertsitatea.gif
Campusaren airetiko bista.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Bizkaia
Helbidea Sarriena auzoa, z/g
Koordenatuak 43° 19′ 52″ N, 2° 58′ 04″ W / 43.33115278°N,2.96789167°W / 43.33115278; -2.96789167Koordenatuak: 43° 19′ 52″ N, 2° 58′ 04″ W / 43.33115278°N,2.96789167°W / 43.33115278; -2.96789167
Historia eta erabilera
Irekiera1972
Arkitektura
Webgune ofiziala

Leioa-Erandioko campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campusaren egoitza da, Leioa eta Erandio udalerrietan kokatua, Bilbotik 11 kilometrotara, antzinako Bilboko Unibertsitatean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an egin zen arkitektura-lehiaketa (Jose Luis Burgos, Ricardo del Campo eta Jose Luis Ortega arkitektoek irabazi zuten), eta 1972an inauguratu zen.

Campusaren eraberritze lanak 2005-2006 ikasturtean hasi ziren. Campusetik kanporako hedapena dela eta, kiroldegiko instalazio berriekin, Leioa-Erandio Campusaren izen ofiziala hartu du Leioako Campusa izendapenaren ordez.

Leioako campusean Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko Campuseko errektoreordetza daude.

Fakultateak eta Eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan, Liburutegi Nagusiaz gain, honako fakultate eta eskola hauek daude:

Ikasle mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa-Erandioko campusean, Euskal Herriko ikasle mugimendurik handiena dago.[erreferentzia behar] Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateetatik gatazkatsuena dugu campus hau. Bertan eragin handia dute Ikasle Abertzaleak, Segi, Euskal Herriak Bere Eskola, Presoen Aldeko Taldeak, Eraldatu, eta abarrek.[erreferentzia behar] Bestalde, Gizarte Zientzia Kritikoen aldeko Asanblada dago, unibertsitate kritiko baten aldeko gogoeta eta ekintzak egitea duena xede.