Aingeru-belar landatu
| Aingeru-belar landatu | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Apiales |
| Familia | Apiaceae |
| Generoa | Angelica |
| Espeziea | Angelica archangelica |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Angelica oil (en) |
Aingeru-belar landatua (Angelica archangelica), Apiaceae familiako landarea da.[1] Sendabelar hau, herri folklorearen arabera, Gabriel goiaingeruaren oparia izan zen. Bi metrokoa ere izan daiteke.
Askotan oso antzekoak diren bi espeziekin nahasten dute:
- mendiko aingeru-belarra (Angelica sylvestris L.)
- Angelica palustris Hoffm.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aingeru-belarra hosto handiko bi urtez behingo belarra da, eta bi metroko altuera izatera irits daiteke. Sustrai lodia du, ebakitzean, zuku hori bat askatzen du, esne-ukitukoa (usain aromatiko bereizgarria du). Lore zuri oso adarkatuak ditu (Apiriletik aurrera loratzen da Europan).
Abuztu amaieran ereiten da (mediterraneo aldean) , eta ez da lehen urtean loratzen, bigarrenean baizik, apiril inguruan. Landarearen sustraia (Angelicae radix) biltzen da garapen betean dagoenean (loratu aurretik) eta hainbat zatitan mozten da luzetara, airean lehortzen uzteko. Landarearen fruituak ondo helduta daudenean jasotzen dira.

Angelica archangelica basatiki hazten da iparraldeko herrialde gehienetan, Finlandian, Suedian Norvegian eta Islandian. Frantzian landatzen da, batez ere Marais Petivin-en, Niort eskualdean, Deux-Sèvres departamenduan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aingeru-belarraren erabilera sendagarria aspaldikoa da, Kapitulaire de villis vek curtis imperii izenekoan agertzeak erakusten duen bezala. Karlomagnok emandako agindu bat da, bere soroei eskatzen diena zenbait belar eta ongailu landatzeko, baita “olisatum” delakoa ere, gaur egun Angelica archangelica izenarekin ezagutzen dena.
Barietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landarea oso antzekoak diren bi espezierekin nahastu ohi da: *Angelica sylvestris L. barietate hau Espainian eta Europako hegoaldean ohikoena da eta ez ditu Angelica archangelica L. eta* Angelica palustris Hoffm-en propietate sendagarriak.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industrialak
Bai sustraia bai hostoak formula konplexuen likore batzuen osagai gisa erabiltzen dira. Likore horietan Aingeru-belar landatua osagaia da beste belar batzuekin batera, hala nola gin, absenta, chastreuse, Bénédictine eta brennivín beldarrekin.
Sukaldarirza erabilerak
Ongailu gisa erabiltzen da, adibidez, “belar finak” izeneko nahastea egiteko. Iparraldeko herrialdeetan (Europako iparraldean) oso ezaguna da (adibidez Groenlandiako edo Laponiako sukaldaritzan ikus daiteke, baita Norvegiako sukaldaritzan ere). Landarearen hostoak barazkiekin nahastuta jarri ohi dira errezeta ezberdinetan. Europa osoko sukaldeetan entsaladetan eta eltzekoetan erabiltzen da.
Kosmetikoetan
Haziak eta horien sustraiak lurringintzan erabiltzeko destilatzen dira. Belar, lur eta egur ñabardurak gehitzen dizkie usainei. Hona hemen Aingeru-belar landatua erabiltzen duten lurrinen adibideak: Angélique Noire de Guerlain, Pradaren Luna Rossa Black, Frederic Malleren French Lover eta Jo Malineren Tberose Angelica.
Sendagarriak
Sustrai usaintsuak ditu, olio esentziala sortzen dutenak, eta konposatu batzuk ere bai, hala nola furokumarinak. Elikagaiak eta edariak, batez ere ginebra, lurrintzeko espezie gisa erabiltzen da, eta propietate sendagarriak ditu, efektu estimulatzaileak eta espektoratzaileak barne. Belarraren (eta estraktuaren) propietateak hauek dira: antiespasmodikoa, afrodisiakoa, antikaoagulatzailea, bakterizida, karminatiboa, arazgarria, diaforetikoa, digestiboa, diuretikoa, emenagoga, espektoratzailea, urdailerako edo tonikoa; sustrai-hautsa ur epeletan ematen zaie haurrei, urdaileko ondoezak tratatzeko eta gonbitoak saihesteko. [2]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angelica archangelica Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 1:250-251 aldizkarian argitaratu zen. 1753. [3]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angelica: latinetik “aingerutarako” eratorria den izen generikoa, landarearen propietate sendagarriei erreferentzia eginez, izurri baterako sendabidea zela esan zion aingeru batek monje bati. [3]
archangelica: epitetoa.
Sinonimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angelica commutata(C.A.Mey. ex Rupr.) M.Hiroe
- Angelica discocarpa(Fr.) M.Hiroe
- Angelica intermediaSchult. ex Steud.
- Angelica officinalis
- Angelica proceraSalisb.
- Angelica sativa Mill.
- Archangelica archangelica (L.) H.Karst.
- Archangelica commutataC.A.Mey. ex Rupr.
- Archangelica discocarpa Fr.
- Archangelica littoralis C.Agardh ex DC.
- Archangelica officinalis Hoffm.
- Archangelica officinalis subsp. litoralis
- Archangelica sativa(Mill.) Besser
- Archangelica slavicaG.Reuss
- Archangelica spuriaWahlenb.
- Ligusticum angelicaStokes
- Selinum archangelica Link
- Selinum archangelica Vest. [4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blanchan, Neltje. (2005). Wild Flowers Worth Knowing. Gutenberg proiektua.
- ↑ (Ingelesez) «Angelica - an overview | ScienceDirect Topics». www.sciencedirect.com. 2026ko martxoaren 29an kontsultatua.
- 1 2 (Ingelesez) «Angelica archangelica». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. 2012ko urriaren 3an kontsultatua..
- ↑ (Ingelesez) Angelica archangelica en PlantList. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |