Valentin Haüy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentin Haüy

(1789)
Bizitza
JaiotzaSaint-Just-en-Chaussée1745eko azaroaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1822ko martxoaren 19a (76 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Haüy (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta pedagogoa
Jasotako sariak

Find a Grave: 7857 Edit the value on Wikidata

Valentin Haüy (Saint-Just-en-Chaussée, Pikardia, 1745eko azaroaren 13a-Paris, Île-de-France, 1822ko martxoaren 19a) itsuen integrazio sozio-kulturalean interesatu zen lehenetarikoa izan zen. Itsuentzako lehen eskola Parisen sortu zuen, "Institut national des jeunes aveugles" (Gazte Itsuen Institutu Nazionala) delakoaren hazia. Lehendabiziko irakurketa-materiala prestatu zuen itsuentzat eta haien laneratzea sustatu zuen. René Just Haüy mineralogista ospetsuaren anaia zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentin Haüy 1745eko azaroaren 13an jaio zen Saint-Just-en-Chaussée-n (Pikardia) familia xume batean.

Parisen ikasi zituen ikasketa klasikoak, eta han lortu zituen latina, grekoa, hebreera eta beste dozena bat hizkuntza.

Bizimodua irabazi du dokumentu ofizialak, notarioak, komertzialak edo pribatuak itzuliz. 1781ean "Bureau acamique d'écriture" ko kidea eta irakaslea izan zen, 1783tik aurrera erregearentzat lan egin zuen gaztelania, italiera eta portugesaren interpretari gisa. 1786an Erregearen, Almirantazgoaren eta Kontsistorioaren Interpretearen titulua jaso zuen.

"Bureau des Écritures" kidea izan zen.

1771n, Parisko Concorde plazan (garai hartan, Luis XV.a plazan) Saint Ovid azokaren harira haur itsuek egindako emanaldiaren lekuko izan zen. Publikoaren jarrera txarrak minduta utzi zion, horregatik eskola bat sortzea erabaki zuen, Abade de l'Épée-k gor gende mutuen alde egin zuen eskola bezala.

1784ko maiatzean, Donibane Garazi elizako atariaren azpian, eskale gazte bat aurkitu zuen, Francois Lesueur,eta limosna bat eman zion. Gazteak akats bat bat zela adierazi zuen, txanpon baliotsuegia eman ziolako. Horregatik bere lehen ikaslea izan zen.

Bere ideia bikainena itsuak karaktere berezien bidez irakurtzeko modua izan zen: alfabeto latindar normalaren letrak (baina tamaina askoz handiagoarekin) paper lodiko orrietan grabatuta. Metodo honekin, Lesueur-ek irakurtzen ikasi zuen, esaldiak konposatzen eta ortografiaren oinarriak eta kalkuluaren oinarrizko lau eragiketak menperatzen zituen. Aurrerapen bizkorrak egin zituen eta Haüyk 1784ko irailetik aurrera zereginaren arrakasta publiko egin zuen "Journal de Paris" aldizkarian, Zientzia Akademiaren errekonozimendua jasoz.

1786an "Institution des Enfants Aveugles" (Haur itsuen erakundea) sortu zen. Helburua ikasleei instrukzioa ematea eta eskuzko lan batzuk irakastea zen.

Iraultza zehar, instituzioa Estatu berriaren ardura bihurtu zen. 1791ko irailaren 28an, erakundea "Institut national des aveugles travailleurs" bihurtu zen (Itsuen Langileentzako Institutu Nazionala).

Valentin Haüyk bere garaiko bizitza politikoan aktiboki parte hartu zuen.Iraultza garaian 1792ko hauteskundeetan lehen batzarraren idazkaria izan zen, baita ere komisario zibila eta gero komisario iraultzailea.

Iraultzaren hirugarren urtean atxilotu zuten,terrorismoaz salatua.

1817an, Parisera itzuli zen, bere lana ia ahaztuta zegoela. Hil baino hilabete batzuk lehenago, berak sortutako erakundea bisitatzeko baimena jaso zuen eta garai hartan "Institution royale des Jeunes Aveugles" izena zuen (Itsu Gazteentzako Errege Erakundea). 1821eko abuztuaren 21ean ekitaldi solemne bat antolatu zen haren omenez.

1822ko martxoaren 19an hil zen. Parisko Père-Lachaise hilerrian lurperatuta dago, bere anaiaren konpainian.Mendeko filosofoek asko eraginda, Teofilantropiaren kultu iraultzailearen sortzaileetako bat izan zen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Essai sur l'éducation des aveugles, 1786.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]