Varlam Xalamov
Varlam Xalamov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vologda, 1907ko ekainaren 5a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1982ko urtarrilaren 17a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Kuntsevoko hilerria |
Familia | |
Aita | Tikhon Shalamov |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, prosalaria eta autorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Prosa olerkigintza |
shalamov.ru | |
Varlam Tikhonovitx Xalamov (errusieraz: Варла́м Ти́хонович Шала́мов; Vologda, 1907ko ekainaren 18a – Mosku, 1982ko uztailaren 17a) errusiar idazle, kazetari eta olerkaria izan zen. Gulagetik bizirik atera zen.
1937-1951 aldiaren zati handi bat Kolima eskualde artikoko lan behartuan preso igaro zuen, Leon Trotskiren laguntzagatik eta Ivan Bunin idazleari egindako laudorioagatik.
1946tik aurrera mediku laguntzailea izan zen preso jarraitzen zuen bitartean. 1953an askatu ondoren, beste urte batzuetan jardun zuen lanbide horretan.
Talde trotskista batekin bat egin ondoren, 1929an kartzelara bidali zuten 1931 arte. 1932an Moskura joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen eta artikuluak, saiakerak eta 1936an lehen ipuina argitaratu zituen. Purga Handian, 1937an, bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta Kolimara bidali zuten, "heriotza zuriaren lurraldea" bezala ezaguna. 1943an, hamar urteko hirugarren zigorra ezarri zioten, Ivan Bunini idazle handi bat deitzeagatik.
1952an bere olerkiwk Boris Pasternaki bidali zizkion eta honek goraipatu egin zituen. 1954tik 1973ra, Kolimako ipuinak izeneko bortxazko lan-eremuetako bizitzari buruzko ipuin-liburuan lan egin zuen. 1956an Moskura itzuli eta Moskva aldizkariko berriemaile literarioa izan zen. Olerkiak argitaratu zituen eta Kolimakp ipuinak liburuaren eskuizkribuak bidali zituen ezkutuan atzerrira, samizdat bidez banatuak. Itzulpena 1966an argitaratu zen eta errusiar bertsioa 1974an Londresen.