Viktor Nogin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Viktor Nogin
Nogin VP.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Mosku1878ko otsailaren  14a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Mosku1924ko maiatzaren  22a (46 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Viktor Pavlovitx Nogin (errusieraz: Ви́ктор Па́влович Ноги́н; 1878ko otsailaren 14a1924ko maiatzaren 22a) militante eta sindikalista boltxebikea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskun jaiotakoa, 15 urterekin lanean hasi zen, eta 18 urterekin San Petersburgora joan zen bizitzera eta lan egitera. 1898tik aurrera (20 urterekin), Errusiako talde marxisten kide egin zen, eta urte horretan lehen aldiz atxilotu zuten greba batean. 1899an, berriz atxilotu eta Ukrainako Poltava probintziara deportatu zuten, non talde marxistak sortu zituen, eta Iskra aldizkariarekin kontaktuan sartu zen. 1900an, erbestera joan zen lan iraultzailea egitera, eta Londresen eta Munichen egon zen[1].

Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata eta erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901an, berriz Errusiara itzuli zen. 1903an, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren II. Biltzar Nagusian ordezkari izan zen eta boltxebikeekin lerratu zen, nahiz eta bere ibilbidean zehar boltxebikeen barruan ildo moderatuaren aldekoa izan eta mentxebikeekin birbatzearen alde hainbat aldiz egin zuen. 1907an, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren V. Biltzar Nagusiko ordezkaria ere izan zen eta Komite Zentraleko kide aukeratu zuten. Urte horretan bertan, Moskuko Sindikatuen buru ere aukeratu zuten. 1907an hirugarren aldiz atxilotu zuten, eta 1912an, berriz atxilotu eta Verkhoiansk probintziara deportatu zuten. Lehen Mundu Gerraren aurkako propaganda egin zuen deportaziotik. 1917 artean 8 aldiz atxilotu zuten eta 6 kartzela-urte iragan zituen[1].

Itzulera Moskura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917an amnistiatu zuten, eta Moskura itzuli zen. 1917an boltxebikeen barruan Kameneven ildoaren alde agertu zen, hau da, eseristekin eta mentxebikeekin fronte pansozialista bat osatzearen aldekoa eta horren bidez, Sobietak boterera modu baketsuan eramatearen aldekoa. Posizio horrek Leninen kontra azaltzea ekarri zion, adibidez 1917ko apirilean, Apirileko Tesiak ukatu zituen. 1917ko uztail-abuztu artean egindako Alderdi Boltxebikearen VI. Biltzar Nagusian, Komite Zentral Boltxebikeko kide aukeratu zuten, eta abuztuan Moskuko Kontrairaultzaren Aurkako Borroka Komiteko (Kornilov aferan, altxamenduaren kontra ad hoc sortutako erakunde bat) kide izan zen. Moskuko Alderdi Boltxebikearen Komiteko buruetako bat izan zen, eta 1917ko irailetik aurrera (boltxebikeek Moskuko Sobietaren kontrola bereganatu zutenean) Moskuko Sobietaren buru izan zen. Urriko Iraultza Sozialistaren egunetan, Moskuko Komite Militar Iraultzaileko buru izan zen, eta militarki Mosku boltxebikeen alderako askatu zuen. Urriko Iraultza Sozialistarekin bat, Gobernu Sobietarreko Merkataritzarako Herri Komisario izendatu zuten (gainera, Moskuko Sobietaren buru gisa, Moskuko alkate ere izan zen). Kameneven ildoaren jarraitzailea izaki, 1917ko Urriko Iraultza Sozialistaren ostean, azaroaren 1ean, Alderdiaren Komite Zentrala utzi zuen (Kamenev, Zinoviev, Rikov eta Miliutinekin bateera), alderdiak eseristekin eta mentxebikeekin negoziazioei uko egin zielako; eta arrazoi beragatik, azaroaren 4an, Gobernu Sobietarra (Sovnarkom) utzi egin zuen, eta baita azaroaren 13an Moskuko alkatetza (Mikhail Pokrovski historiagile boltxebikeak ordeztu zuen) ere[1].

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere 1917ko azaroaren bukaeran, Alderdi Boltxebikearekin bakeak egin eta berriz bueltatu zen Gobernu-postuetara, kanpo merkataritza arloan. 1918an Merkataritzarako Herri Komisariorde aukeratu zuten. 1921 eta 1924an, Alderdi Komunistaren Auditazio-Ikuskaritza Komisioko burua ere izan zen. 1921an, Erresuma Batura bidaia egin zuen eta bidai horretatik, Merkataritzarako Itun Anglo-Sobietarra sinatzea lortu zuen, bakartuta zegoen Errusia sobietarrarentzat garrantzia handikoa izan zen hori. 1923an, AEBtara bidaiatu zuen 1924an hil egin zen. 1930an, Moskutik gertu dagoen Bogorodsk hiria, bere omenez Noginsk berrizendatu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Nogin, Viktor, K17 2017-12-08. CC0 Domeinu Publikoa