Edukira joan

Virginia Cherrill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Cherrill

Bizitza
JaiotzaCarthage (Illinois)1908ko apirilaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)1996ko azaroaren 14a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJames E. Cherrill
Ezkontidea(k)Irving Adler (en) Itzuli  (1926 -
Cary Grant  (1934, 1934ko otsailaren 9a -  1935)
George Child Villiers, 9th Earl of Jersey (en) Itzuli  (1937, 1937ko uztailaren 30a -  1946)
Florian Kazimierz Martini (en) Itzuli  (1948 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0156039 Find a Grave: 5895394 Edit the value on Wikidata

Virginia Cherrill (Carthage, Illinois, AEB, 1908ko apirilaren 12aSanta Barbara, Kalifornia, AEB, 1996ko azaroaren 14a)[1] estatubatuar aktorea izan zen, Charles Chaplinen City Ligts (Hiriko argiak)(1931) filmean lore saltzaile itsua interpretatzeagatik ezaguna egin zena.[2] Lady Child-Villiers edo Jerseyko kondesa izenez ere ezaguna, 40ko hamarkadan ingeles noble batekin ezkondu zen eta.[3][4]

City Lights film-promozioa, Charles Chaplin eta Virginia Cherrill

Carthage herriko etxalde batean jaio zen, Illinoisen. Gurasoak James eta Blanche Cherrill izan ziren. Hollywoodera joan zen, eta hantxe ezagutu zuen Chaplin, bere ondoan aldagela batean eseri zitzaionean.[2] City Ligts (Hiriko argiak) filmerako proba bat egin zion, eta papera lortu zuen. Ospea lortu zuen egin interpretazio horrekin. Pelikula filmatzen ari zirela, bi aktoreen arteko tirabirak sortu ziren. Chaplinek berak ere filmaketatik aldendu nahi izan zuen aktorea, eta Georgia Hale aktorearekin berriro hasi zen eszenak filmatzen. Hala ere, filmean diru gehiegi gastatu zela uste zuenez, Virginia Cherrillen parte hartzearekin jarraitzea erabaki zuen. Marion Davies lagunak aholkatuta, soldata igotzeko eskatu zion Chaplini eta Chaplinek eman egin zion, beste aukerarik ez zuen eta.

Agerpen horren ostean, beste lan batzuk lortu zituen, adibidez, Janet Gaynorrekin batera Delicious Gershwinen musikalean egindakoa. Hala ere, 1936an utzi egin zuen zinema ibilbidea.

Cherrill lau aldiz ezkondu zen. Bigarren senarra Cary Grant aktorea izan zen,[5] eta harexekin egon zen ezkonduta 1934 eta 1935 artean.[6] Hirugarren senarra Georges Child-Villiers bederatzigarren Jerseyko kondea izan zen. Laugarren senarrarekin ezkontza luzeena izan zuen. Florian Martinirekin ezkondu ostean Santa Barbaran (Kalifornia) bizi izan zen, eta 1996an hil zen, 88 urte zituela.[7]

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1931 The Brat John Ford 20th Century Studios gaztelaniaz: La huerfanita
1931 City Lights Charlie Chaplin United Artists Corporation gaztelaniaz: Luces de la ciudad frantsesez: Les Lumières de la ville
1931 Delicious David Butler Fox Film Corporation gaztelaniaz: Deliciosa frantsesez: Délicieuse
1931 Girls Demand Excitement Seymour Felix Fox Film Corporation
1933 Fast Workers Tod Browning -- gaztelaniaz: Perdone, señorita
1933 Charlie Chan's Greatest Case Hamilton MacFadden Fox Film Corporation
1935 Late Extra Albert Parker --
1992 Chaplin Richard Attenborough Carolco Pictures

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Virginia Cherrill | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. a b «Grandes Clásicos: Luces de la ciudad» listindiario.com 18 de febrero de 2017.
  3. People Document. (2021-11-24). Virginia Cherrill Documentary - Hollywood Walk of Fame. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  4. «Virginia Cherrill: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2017-03-07.
  5. (Ingelesez) Nolasco, Stephanie. (2019-11-18). «Cary Grant's ex-wife Dyan Cannon explains why she turned down Jackie Kennedy's offer to tell all in memoir» Fox News (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  6. «Página Negra, Cary Grant: El príncipe de la ciudad de los sueños» nacion.com 6 de octubre de 2013.
  7. ISSN https://www.independent.co.uk/incoming/obituary-virginia-cherrill-5591220.html..
  • Seymour, Miranda (2009). Chaplin's Girl: The Life and Loves of Virginia Cherrill (en inglés). Simon and Schuster. or. 384. ISBN 9781847377371
  • Seymour, Miranda (2010). Virginia Cherrill: Una vida de película (Ana María De La Fuente Rodríguez, trad.). Circe. or. 360. ISBN 9788477652779

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]