Vitalina Batsaraxkina
Vitalina Batsaraxkina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Omsk, 1996ko urriaren 1a (28 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q4334746 |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 1,62 metro |
Jasotako sariak | |
Vitalina Batsaraxkina (errusieraz: Виталина Игоревна Бацарашкина, Omsk, 1996ko urriaren 1a), Errusiako kirol-tiratzailea da. 2020koko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen eta aurrez 2016ko Olinpiar Jokoetan ere bazuen domina bat irabazia. Errusiako Kirolaren merituaren domina ere lortu du[1].
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik izan zuen kirolerako joera. 6 urterekin arrantzan hasi zen, 10ekin tiroa praktikatzen hasi zen eta bere errifle propioa zuen, eta 12rekin UAZ autoak gidatzen zituen[2].
2014ko Europako Gazte mailako tiro txapelketan hirugarren egin zuen 10 m aire pistola proban eta hurrengo urtean munduko txapelduna izan zen. 2016ko Rioko Jokoetan finalean sartu zen eta zilarrezko domina lortu zuen[3].
2018ko Munduko txapelketan urrezko domina (10 m aire pistola), zilarrezkoa (25m aire pistola) eta brontzezkoa (10m taldekakoa) eskuratu zituen. Tokioko Olinpiar Jokoetan 10m eta 25 m pistolako probak irabazi zituen proba 10 metroko puntuaziotan errekor olinpikoa hautsiz[4]. Hirugarren domina bat ere kolkoratu zuen, 10m pistola mixtoan bigarrena izan baitzen Artem Chernousovekin bikotea osatuz.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 10 m aire pistola | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 10 m aire pistola | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 25 m pistola | |
2020 | Tokio ( Japonia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Changwon ( Hego Korea) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2018 | Changwon ( Hego Korea) | 25 m pistola | |
2018 | Changwon ( Hego Korea) | 10 m aire pistola | |
Europako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Minsk ( Bielorrusia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
Europako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Arnhem ( Herbehereak) | Taldea 10 m aire pistola | |
2015 | Arnhem ( Herbehereak) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2016 | Győr ( Hungaria) | Taldea 10 m aire pistola | |
2017 | Maribor ( Eslovenia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2017 | Maribor ( Eslovenia) | Taldea 10 m aire pistola | |
2018 | Győr ( Hungaria) | Taldea 10 m aire pistola | |
2019 | Osijek ( Kroazia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2019 | Osijek ( Kroazia) | Taldea 10 m aire pistola | |
2020 | Wrocław ( Polonia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2021 | Osijek ( Kroazia) | Mistoa 10 m aire pistola | |
2021 | Osijek ( Kroazia) | 10 m aire pistola | |
2021 | Osijek ( Kroazia) | Taldea 10 m aire pistola | |
2021 | Osijek ( Kroazia) | 25 m aire pistola |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Shooting BATSARASHKINA Vitalina - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Errusieraz) «Виталина Бацарашкина: "Дедушки охотники, папа милиционер. Как было не стать стрелком?"» sport-express.ru 2016-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «The Witcher como motivación en los Juegos Olímpicos» SomosXbox (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tiro BATSARASHKINA Vitalina - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).[Betiko hautsitako esteka]