Vladimir Voinovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Voinovitx
Vladimir Voinovich2.jpg
Bizitza
JaiotzaDuxanbe1932ko irailaren 26a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Alemania
 Errusia
HeriotzaMosku2018ko uztailaren 27a (85 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, margolaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenakMoscow 2042 (en) Itzuli
The Life and Extraordinary Adventures of Private Ivan Chonkin (en) Itzuli
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Genero artistikoaProsa
short novel (en) Itzuli
eleberria
maitagarri-ipuina
antzezlana

IMDB: nm0901294 Find a Grave: 191721700 Edit the value on Wikidata

Vladimir Nikolaievitx Voinovitx (errusieraz: Владимир Николаевич Войнович; Duxanbe, 1932ko irailak 26Mosku, 2018ko uztailaren 27a) errusiar idazlea izan zen, bere disidentzia eta obretan erakutsitako satirarako gaitasunak ezagun bihurtu duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada sobietarrean 1951-1955 artean soldadu ibili ostean, Moskuko irrati zerbitzuetan aritu zen lanean. Astronauta sobietarren ereserkia idatzi izanak nolabaiteko espea ekarri zion (Hamalau minutu aireratzeko, «Четырнадцать минут до старта»).

Bere herrialdeko gobernuarekiko kritiko, Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak nobela argitaratu zuen Parisen 1974. urtean. Nobela satiriko honetan, erregimen sobietarraren eguneroko bizitzaren absurdoa azaltzen du [1]. Sobietar Idazleen Elkartetik kanporatu zuten berehala eta, 1981. urtean, sobietar herritartasuna ere galdu zuen. Munich-en (Alemania) erbesteratu behar izan zuen. 1990. urtean, perestroika garai betean, berriro berreskuratu zuen sobietar herritartasuna [2].

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanik aipagarrienak honakoak ditu:

  • Жизнь и необычайные приключения солдата Ивана Чонкина [Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak]. 1974.
  • Москва 2042 [Mosku 2042]. 1986.
  • Shapka [Larruzko sonbreirua].1988.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Voinóvich, Vladímir», Libros del Asteroide, 2017-12-14
  2. «Vladimir Voynovich», Encyclopaedia Britannica, 2017-12-14

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]