Vsevolod Pudovkin
Vsevolod Ilarionovitx Pudovkin, errusieraz Всеволод Илларионович Пудовкин, (Penza, 1893ko otsailaren 28agreg./otsailaren 16ajul. - Riga, 1953ko ekainaren 30a) Sobiet Batasuneko antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.
Bere filmetan aztertuko du krisia eta kontzientzia hartze politikoa bere protagonista indibidualengan (eta ez Sergei Eisensteinen modura taldearengan), gizarteko gaiak bigarren planoan utzita:
- Ama (Mat, 1926);
- San Petersburgoren amaiera (Koniets Sankt Petersburga, 1927);
- Ekaitza Asiaren gainean (Potomok Ghingis Khana, 1928).
Pudovkinen zinema egitura erritmikoetan garatzen da; horietan lehentasuna dute ekintza paraleloen muntaiak eta muntaia analitikoak. Horrenbeste lantzen zituen egitura horiek beharrezkoa zuten aurrez prestatutako gidoi sendo bat; horretarako, ezinbestekoa zen harreman estua izatea argumentista, aktorea, argazkilaria eta errealizatzailearen artean. Abangoardismoa ukatzen du eta aktoreek ikusleari emozioa transmititzea nahi du. Egitatean oinarritutako metaforak erabiltzen ditu.
Errealismo sozialista kontzeptua Pudovkinek sortu zuen. Zinema, bere ustetan, gizakiaren eta lanaren arteko harremanetara zuzendu behar zen, eta gainera, argi utzi gizakiak bere aberriarekin duen lotura.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1893ko jaiotzak
- 1953ko heriotzak
- Sobietar Batasuneko zinema zuzendariak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Moskun hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- Bandera Gorriaren Ordena jaso dutenak
- Moskuko Estatu Unibertsitateko ikasleak
- Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak
- Stalin Saria jaso dutenak