Warren Buffett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Warren Buffett
Warren Buffett at the 2015 SelectUSA Investment Summit.jpg
zuzendari exekutibo

Bizitza
Jaiotza Omaha1930eko abuztuaren 30a (86 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Howard Buffett
Ezkontidea(k) Susan Buffett  (1952ko apirilak 19 -  2004ko uztailak 29)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Nebraska–Lincoln 1950) Zientziatan graduatua : business administration
Columbia Business School 1951) Master of Science : ekonomia
Woodrow Wilson High School 1947)
The Wharton School
(1947 -
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea Burtsa agentea, financial adviserra, enpresaburua, Akzioduna, zuzendari exekutiboa eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm1104789
www.berkshirehathaway.com/
Warren Buffett Signature.svg

Warren Edward Buffett (1930eko abuztuaren 30a, Omaha, Nebraska) estatubatuar inbertsore, enpresari eta filantropo edo gizazalea da, Berkshire Hathaway konpainiaren akziodun nagusia ere bada. Munduko inbertsore arraskastatsuenatzat jo izan ohi da. 52 mila milioi dolar inguruko dirutza pertsonala du, 2008ko otsailaren 11an Forbes ekonomia aldizkariak munduko pertsonarik aberatsenaren postuan jarri zuen, halere urte hartako irailaren 17an Bill Gatesek postu hori bereganatu zuen. 2010ean Forbes aldizkariaren arabera Buffett sailkapen horretako hirugarren postuan kokatzen zen, aurretik, lehenbiziko postuan Carlos Slimm, eta bigarren postuan Bill Gates zeudelarik.

Sarritan Omahako orakulua ezizenez ezaguna da. Buffett bere inbertsio balorearekiko duen atxikimenduarengatik ezaguna da, baita estura edo austeritate pertsonalaren inguruko bere filosofiarengatik ere, nahiz eta dirutza izugarri handiaren jabea izan. Bere urteko soldata 2006ean 100.000 dolar inguruko izan zen, kopuru hau beste konpainia batzuetako goi-zuzendarien soldatak baino askoz baxuagoa da. 1958an Omahan 31.500 dolarren truk erosi zuen etxe berberan bizi da, etxebizitza honen gaur egungo balioa 700.000 dolarretara igo delarik.

Buffett filantropo ezaguna izateagatik ere ezaguna bada. 2006an bere dirutza karitatea egiteko lagako zuela iragarri zuen; dirutza honetako %99a Bill eta Melinda Gates Fundaziora joan delarik. 2007an Time aldizkariko munduko 100 pertsona eragingarrienen sailkapenean ezarri zuen. Buffet Grinnell Collegeko Sindikoen Elkargoko kidea ere bada.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Buffett Aldatu lotura Wikidatan