Wikipedia:Txokoa/2017ko azaroa
Ibaien paisaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Norbait animatzen al da ibaien paisaia lehiaketan jaso diren argazki guztiak kategorizatzen? Eta agian onenak direnak proposatzen nabarmendutako argazki gisa. -Theklan · · 21:23, 3 azaroa 2017 (UTC)
- Sentitzen dut, nire kasuan denboraz eskas nabil. -Euskaldunaa (eztabaida) 02:38, 5 azaroa 2017 (UTC)
Elkarrizketa Euskadi Irratian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saiotik deitu didate, nahi dutela hurrengo astean elkarrizketa bat egin Wikipediako "bitxikerien" inguruan. Hasiera batean atentzioa deitu zien Laukatuk egiten duen lana, geltokiekin eta abar, baina berak ez du elkarrizketarik egin nahi. Beste zerbait behar dugu, beraz, boluntarioren bat. Bururatu zait Lainobeltz zuk egin dezakezula, eguneroko "almanake" horren osaketari buruz. Edo agian Euskaldunaa, Gales, Eskozia eta Irlandako herri guztien informazioari buruz. Edo bestela Gartxoak, Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietako informazioa jartzen hartu duzun lana azalduz... nahi dute horrelako zerbait, ez Wikipediak nola funtzionatzen duen, baizik eta hartzen ditugun lan "bitxi" horien inguruan hitz egin. Norbait anima dadila, mesedez. Aukera polita da! -Theklan · · 08:27, 8 azaroa 2017 (UTC)
- Ni neu ez nago interesaturik. Eskerrik asko hala ere -Lainobeltz (eztabaida) 15:15, 8 azaroa 2017 (UTC)
Changes to the global ban policy
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New print to pdf feature for mobile web readers
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New print to pdf feature for mobile web readers
The Readers web team will be deploying a new feature this week to make it easier to download PDF versions of articles on the mobile website.
Providing better offline functionality was one of the highlighted areas from the research done by the New Readers team in Mexico, Nigeria, and India. The teams created a prototype for mobile PDFs which was evaluated by user research and community feedback. The prototype evaluation received positive feedback and results, so development continued.
For the initial deployment, the feature will be available to Google Chrome browsers on Android. Support for other mobile browsers to come in the future. For Chrome, the feature will use the native Android print functionality. Users can choose to download a webpage as a PDF. Mobile print styles will be used for these PDFs to ensure optimal readability for smaller screens.
The feature is available starting Wednesday, Nov 15. For more information, see the project page on MediaWiki.org.
Eskerrik asko!
CKoerner (WMF) (talk) 22:07, 20 azaroa 2017 (UTC)
euskalkiak.eus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Koldo Zuazo irakasleak euskalkien inguruko webgune librea egin du. Elkarrizketak dira, asko pertsona ezagunenak, bideoan. Bideo hauek commonsera igotzeko aukera ederra dago, euren bizitzari buruz hitz egiten dutelako. Norbait animatzen al da honekin? Ni hasiko naiz Miren Amurizarekin. -Theklan · · 17:48, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Bale! ikusi dut Xabier Armendaritz dagoeneko hasi dela lan horrekin hemen. -Theklan · · 18:35, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Bai, iaz hasi nintzen horrekin. Kontua da, baina, etxean oso konexio txarra dudala: herri txiki batean bizi naizenez, satelite bidezko konexioa dugu etxean, eta abiadura oso txikia da. Beraz, bideoak igotzeko prozesua oso motela da, eta azkenean nekatu egin nintzen bideo bakoitza igotzeko ia ordubete emateaz. Eskertuko nuke konexio ona dutenek lan horri ekitea. --Xabier Armendaritz 2017-11-21, 19:49 (UTC)
- Ederra! Saiatuko naiz batzuk igotzen.-Xabier Cañas (eztabaida) 22:51, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Ez duzu zertan igo, erabili Video2Commons. Vimeoko helbidea eman, eta berak automatikoki egiten du prozesua. Nahikoa da lizentzia eta kategoriak jartzearekin. -Theklan · · 22:53, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Nafar-Lapurtera nire kontu. Hori bai asmakizun ona Video2Commons!-Xabier Cañas (eztabaida) 14:48, 22 azaroa 2017 (UTC)
- Ez duzu zertan igo, erabili Video2Commons. Vimeoko helbidea eman, eta berak automatikoki egiten du prozesua. Nahikoa da lizentzia eta kategoriak jartzearekin. -Theklan · · 22:53, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Ederra! Saiatuko naiz batzuk igotzen.-Xabier Cañas (eztabaida) 22:51, 21 azaroa 2017 (UTC)
- Bai, iaz hasi nintzen horrekin. Kontua da, baina, etxean oso konexio txarra dudala: herri txiki batean bizi naizenez, satelite bidezko konexioa dugu etxean, eta abiadura oso txikia da. Beraz, bideoak igotzeko prozesua oso motela da, eta azkenean nekatu egin nintzen bideo bakoitza igotzeko ia ordubete emateaz. Eskertuko nuke konexio ona dutenek lan horri ekitea. --Xabier Armendaritz 2017-11-21, 19:49 (UTC)
-a itsastea artikuluetako lehen hitzean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo, daikon artikulua sortzean zalantza bat sortu zait. Uste dut Wikipediako politika dela sarrera bakoitzaren hasierako hitzean "-a" artikulua itsasten dela, ezta? Alegia, "daikona errefau mota bat da" ipini behar dudala, ez "daikon errefau mota bat da". Ikusi dut japoniar jatorria duten beste elikagaietan "-a" itsatsirik gabe idatzi dela. Gogoan dudanagatik, esan genuen aski zela sarreraren izenburua artikulu itsatsirik gabe sortzea, hitz horrek "-a" itsatsia zuen ala ez jakiteko.-Assar; (erantzun hemen) 08:09, 23 azaroa 2017 (UTC)
- Oraintxe ikusi dut mutil sarrerak ere ez duela "-a", baina gizon, eme, emakume eta beste hainbatek bai. Iruditzen zait Lankide:Marklar2007 dela horrela egiten duena. Ba al dago beste inor irizpide hori erabiltzen duenik? -Assar; (erantzun hemen) 08:14, 23 azaroa 2017 (UTC)
- Dudarik gabe, -a mugatzailea jarri behar zaie artikulu horiei. Izan ere, ia artikulu guztietan horrela egin dugu; Euskal Wikipediako arau idatzigabea izan da orain arte, eta salbuespenen bat egin behar bada, proposatu eta adostu beharko litzateke. --Xabier Armendaritz 2017-11-23, 08:46 (UTC)
Lanbide atalaren izendapena biografia infotaula automatikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo: Biografia infotaula automatikoan wikidatako jarduera propietatea lanbidea bezala aurkezten da. Honek nahasmena sor dezake, kasu honetan gertatu den bezala, edo, profesionalki lanbide bat izanda, artikulua pertsonaiaren beste jarduera bategatik bada (kirolari amateur-ak adibidez). Agian infotaulan lanbide eta jarduerak edo horrelako zerbait jartzea hobe legoke? -Lainobeltz (eztabaida) 11:42, 23 azaroa 2017 (UTC)
- Egina. Lanbidea, izatez, jarduera mota bat da. Beraz, Jarduerak jarri dut, dirudienez kasu guztiak hor sartzen direlako, eta infotaularen barruan deskribapen laburra izatea hobe delako. --Xabier Armendaritz 2017-11-23, 12:31 (UTC)
Hezkuntzako programa eta terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun on denoi, hezkuntza programako gidak itzultzen ari gara Xabier Armendaritz eta biok. Estilo liburu eta tutorialak baditugu lehenagotik, eta horiek dauzkagu erreferentziatzat. Egin ahala, glosategi bat osatzen ari naiz, eta oraingoz Xabierren ekarpena izan du. Gehienak lehendik erabilitako terminoak dira, eta lagungarria izango da aurrerantzean Wikipediako terminologia teknikoa finkatzeko. Beraz, hemen duzue eskueran gaian interesa duzuenok ikuskatu, komentatu edota, beharrezkoa izango balitz, aldatzeko. Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 12:39, 24 azaroa 2017 (UTC)
- Kaixo! Ikusi dut glosategi horretako termino gehienak informatikari lotutakoak direla. Uste dut oso egokia izan daitekeela Microsoft Language Portal erabiltzea horien ordainak bilatzeko, hortxe baitago bilduta euskaraz Microsoften produktuetarako egin diren euskaratzeen terminologia, eta jadanik nahiko finkatuta dauden estandarrak direla. Sortu duzun zerrendari dagokionez, arraroen egin zaidana shortcut=laster-hitz izan da; esango nuke jadanik aplikazio informatiko gehienetan "lasterbide" erabiltzen dela. Agur! -Assar; (erantzun hemen) 20:14, 24 azaroa 2017 (UTC)
- (Edo lastermarka). Lan bikaina, eta oso beharrezkoa, bai. Eskertuko da hau "politika" gisa jartzera iristea nolabait. -Theklan · · 20:18, 24 azaroa 2017 (UTC)
- Gabon! Eskerrik asko bioi, eta Assarri esteka baliagarri horiengatik. Header eta heading-ekin nahasmen handia dago (lehenengoa goiburu eta goiburuko itzultzen baita esanahi ohikoenean, Officen eta arloko beste honetan ere, baina ez Elhuyar hiztegi orokorrak (uste dut kasu honetan orokorra ez dagokigula). Arloan (Internet, informatika), Assar, hau adierazi duzu LibreOfficerako; ni ez nau konbentzitzen.
- "Laster-hitz" espezifikoagoa izateko erabili dut (adib. WP:Politikak), eta laster-teklatik bereizteko. Egia esateko, "lasterbidea" hor bertan dago jarrita dagoeneko eta alda daiteke. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 22:46, 24 azaroa 2017 (UTC)
- Bat nator Assarrekin: lasterbide Wikipediaz kanpo dagoeneko erabilia da testu askotan, ulerterrazagoa da, eta gainera Euskal Wikipedian bertan ere izen horixe du orain arte: Wikipedia:Lasterbideak. Gainerakoan, eskerrik asko guztioi. Guztion artean, terminologia lan bikaina lortuko dugu. --Xabier Armendaritz 2017-11-27, 15:05 (UTC)
Elhuyar CC-BY-SA-3.0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon. Oraintxe ohartu naiz CC-BY-SA-3.0 lizentziarekin sareraturik daudela Elhuyar Zientzia eta Teknologia webguneko edukiak. Ez dakit noiztik dagoen horrela, baina altxor ederra iruditzen zait.--Xirkan (eztabaida) 23:45, 24 azaroa 2017 (UTC)
- Wow! Wikipedian aukerak zabalduko ditu, interesgarria... -Iñaki LL (eztabaida) 23:55, 24 azaroa 2017 (UTC)
- Hasieratik dago horrela. Bertan dauden 780 artikuluetatik gehienak gurean zabalago dira. Hezkuntza Programaren barruan eskatu zaie baloratzeko zeintzuk artikulu diren gureak baino hobeak, horiek kopiatu ahal izateko. -Theklan · · 20:29, 25 azaroa 2017 (UTC)