Wikiproiektu:Liburutegiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
PegatinaWikiliburutegiak.jpg WikiLiburutegiak
Wikipedia-logo-v2-no-text.svg
Wikipedia
Wikimedia-logo.svg
Wikipedia loves libraries
Commons-logo.svg
Wikimedia Commons
Wikibooks-logo.png
Wikiliburuak
Wikisource-logo.svg
Wikiteka
Wikiquote-logo.svg
Wikiesanak
AurkezpenaJarduerakParte-hartzaileakBaliabideakBideoakInformazio gehiago


Ongi etorri Liburutegiak Wikiproiektura!

Jakina da Wikipedia munduan gehien kontsultatzen den orrietako bat dela: egunero miloika kontsulta egiten dira bertan eta mota guztietako erabiltzaileek informazio iturri gisa hartzen dituzte bere edukiak, hizkuntza ezberdinetan, mundu osoan.

Wikipediaren filosofiak bete-betean bat egiten du liburutegien helburuekin: jakintza jasotzea, zaintzea eta hedatzea. Eduki digitalak ezinbestekoak ditugu, publiko orokorrak, irakurleek, ikasleek, ikertzaileek, Wikipediara jotzen dute informazio bila eta liburuzainak eduki digitalak sortzearen garrantziaz jabetuta daude. Horretaz gain, liburutegiek idatzizko eta irudi bidezko ondare multzo handia digitalizatu eta jar dezakete herritarren eskura, ondare horren atzean dauden bilduma eta erakundeekin harremanetan jarriz eta dagozkion baimenak eskuratuz.


WikiLiburutegiak proiektua aurkezten duen bideo laburra


Donostian[aldatu iturburu kodea]

Donostiako Udal Liburutegien Sareak Wikiliburutegiak proiektua bultzatu du, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondarean oinarritua. Egitasmo honetan, Donostia Kulturarekin batera Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Euskal Idazleen Elkartea ibili dira. Horrela gauzatzen ari da Wikiliburutegiak proiektuaren helburua: gure erakundeak irekitzea, gordetzen dituzten funtsak ezagutaraztea eta, batez ere, boluntario komunitatea sortzea liburuzainen artean Euskal Kultura mundu osora zabaltzeko eta beste hizkuntzetan dauden edukiak euskarara ekartzeko. Edukien sortzen dabiltza elkarlanean Donostiako Udal Liburutegien Sareko liburuzainak, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzainak eta HABE Liburutegiko liburuzainak.

Donostiako liburuzainek formazioa eta baliabideak jaso dituzte eta Wikiliburutegiak proiektuan bi esparru lantzen ari dira: Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Eskolarekin batera Haur eta Gazte Literaturako edukiak lantzen dira eta Idazlezainak egitasmoan Euskal Literatura eta Literatura Unibertsaleko edukiak. Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez hasi dira Idazlezainak literatura unibertsaleko egileen artikuluak lantzen. Helburua: 12-16 urteko ikasleek kalitatezko artikuluak euskaraz topatzea Wikipedian, beste hizkuntzetako wikipedietara joan behar ez izateko. Hasteko, jada euskaraz irakurri ditzakegun egileen artikuluak landuko dituzte eta horretarako EIZIEk egindako Literatura Unibertsala Bilduma hartu da oinarri. Proiektu hauetan laguntzeko wikilari egoiliar bat arituko da Haur Liburuaren Dokumentaziogunean lanean Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan.


Zer egin dezake nire liburutegiak?[aldatu iturburu kodea]

WikiLiburutegiak GLAM egitasmoaren berri jasotzen duen posterra

Edozein liburutegik hartu dezake parte Wikiliburutegiak proiektuan, gordetzen duen informazioa partekatuz, bere funtsak zabalduz eta liburuzainak trebatuz. Liburutegien lan esparruan ekarpen interesgarriak egin daitezke. Batzuk, norberak txerta ditzake eguneroko jardueratik abiatuta; besteak, asmo handiagokoak badira, berriz, erakundeen eginbidea eskatzen dute, besteak beste:

  • euskal kulturaren inguruko ezagutza nazioartekotu,
  • gure liburutegien funtsak eta jarduerak ezagutarazi eta nabarmendu,
  • Wikipediaren erabiltzaleei, mundu osoan barreiatuta, gordetzen ditugun altxorren berri eman.

Iradokizun gisa, hemen zerrendatuko ditugu balizko zenbait jarduera, tokian tokiko erabilgarri, moldagarri edo baztergarri izan daitezkeenak, nolanahi ere adosteko:

  • dokumentu berezi edo bakanen inguruko artikuluak sortu (eskuizkribuak, inkunableak, partiturak, etab),
  • egile adierazgarriak ez badaude sortu, edo badaude, eguneratu,
  • erakundeak digitalizatutako irudiak wikipediaren bidez sareratu,
  • gure bildumen inguruko edukiak partekatu, horiei buruz egiten ditugun aurkezpen testuak edo albisteak berrerabiliz,
  • erreferentziak gehitu,
  • gure funtsei dagozkien datuak zuzendu eta eguneratu,
  • gure funtsa erabiltzeko wiki-maratoiak antolatu gai baten inguruan,
  • irakurketa taldeetan lantzen diren edukiak partekatzea, zenbait egile eta lanen sarrerak aberasten edo sortzen.


  • Liburutegi batean lan egiten duzu eta proiektu honetan parte hartu nahi duzu, baina ez dakizu nola?
  • Liburutegi bateko erabiltzailea zara eta zure udalerrian proiekturen bat egitea nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan