William Boone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
William Boone
William W. Boone and Eileen Boone at Altgeld Hall University of Illinois 1979-photo William J. Boone.JPG
Bizitza
Jaiotza Cincinnati1920ko urtarrilaren  16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Urbana (Illinois)1983ko irailaren  14a (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Alonzo Church
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Jasotako sariak
William W. Boone eta Eileen Boone 1979an.

William Werner Boone (Cincinnati, Ohio, AEB, 1920ko urtarrilaren 16a - Urbana, Illinois, AEB, 1983ko irailaren 14a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Institutua utzi ondoren lanean hasi zen, baina azkenean matematika ikasketak egin zituen Cincinnatiko Unibertsitatean; 1945ean graduatu zen, eta Princetonen osatu zituen ikasketak. Doktoregoa 1952an bukatu zuen, eta tesia, talde teoriari buruz, Churchen zuzendaritzapean egin zuen. 1950ean, Turingen ideiei jarraituz, emaitza garrantzitsu bat lortu zuen talde teoriaren arloan, eta 1957an taldeen hitz problema ebatzi ezina zela frogatu zuen. Bi urte geroago, Boonek taldeen teoriako beste hainbat erabakimen problema ezin ebatzezkoak direla frogatu zuen. 1958tik aurrera, Illinoisen lan egin zuen, nahiz eta Europara bidaia asko egin: hala, 1972-73 eta 1978-79 ikasturteak Oxforden eman zituen, eta han G. Higmanekin batera aritu zen lanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]