Xabier Silveira

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Xabier Silveira
Silveira Santutxun.jpg
Bizitza
Jaiotza Lesaka1976ko azaroaren 1a (40 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria eta idazlea
Genero artistikoa olerkigintza

Xabier Silveira Etxeberria (Lesaka, Nafarroa, 1976ko azaroaren 1a) nafar bertsolaria da. Nafarroako Bertsolari Txapelketa zazpi aldiz irabazi du, beste inork baino gehiagotan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009 eta 2013ko Nafarroako txapelketak irabazi zituen. 2010eko txapelketan ez zuen parte hartu, eta 2011koan bigarren bukatu zuen, Julio Sotok baino 5 puntu gutxiago lorturik. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 1994an Maialen Lujanbioren aurretik.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo probokatzailea dauka: inoiz, epaimahaikoen aurka bertsoak bota ere egin ditu, esaterako, eta hainbatetan ez dio kasurik egin gai jartzaileak jarritako gaiari. Jarrera horretan eta gainerako bertsolariekin nahiz ikus-entzuleekin noizbehinka duen jokabidean errespetu falta ikusten duenik bada.[1][2][3] 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Silveirak kartzelako gaian hiru poto egin zituen, eta bildutako puntu kopurua nabarmen jaitsi zion horrek (bigarren izatetik, bosgarren izatera igaro zen). Haserre, oholtzatik jauzi egin zuen Silveirak.[4] Silveirak barkamena eskatu zien bertsokideei, entzuleei, epaileei, antolatzaileei «eta denei».[5]

Gara egunkariaren iritzi orrialdeetan «Jo puntua» izeneko zutabea idazten du astero, batzuetan euskaraz, bestetan gaztelaniaz, beti probokatzaile.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaharrak Berri Xou[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaharrak Berri Xou bertso saio berezietan hartu zuen parte Fredi Paia eta Jokin Urangarekin batera.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, A las ocho en el Bule eleberria argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin eta 2011n horren jarraipena den A las nueve en el Faisán. Bi liburu hauek gaztelaniaz idatzi izanak polemika sortu zuen euskaltzaleen artean.[6][7][8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alfontso MUJIKA: «Jasamenaren langa gorago jaso ezinda nagok, Silveira», Berria, 2010-02-03.
  2. Ixa LARRAZABAL: «Mujika eta Silveiraren arteko eztabaida publikoa», ZuZeu, 2010-02-05.
  3. «Joxe Agirre, BECeko oholtzatik Orkatzekora», Uztarria.com, 2010-02-06.
  4. «Xabier Silveiraren potoak eta haserrea», Sustatu, 2009-10-19.
  5. «Xabier Silveirak barkamena eskatu du», Gara, 2009-10-20.
  6. (Euskaraz) Koldo IZAGIRRE: «Le train express Durkheim-Castejón», Bazka, 2007-12-13.
  7. Xabier SILVEIRA: «Euskaraz bada ere», Gara, 2007-12-21.
  8. (Euskaraz) Juanjo OLASAGARRE: «A las cuatro», Deia, 2008-01-12.
  9. Alberto BARANDIARAN: «Xabier Silveirak eta Mariasun Landak gaztelaniaz idatzi izanak eztabaida piztu du Interneten», Berria, 2008-01-08.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]