Basora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basora / Basra
 Irak
Basra-Shatt-Al-Arab.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Irak
Probintzia Basorako eskualdea
Izen ofiziala البصرة
Geografia
Koordenatuak 30° 29′ 20″ N, 47° 48′ 36″ E / 30.488888888889°N,47.81°E / 30.488888888889; 47.81Koordenatuak: 30° 29′ 20″ N, 47° 48′ 36″ E / 30.488888888889°N,47.81°E / 30.488888888889; 47.81
Basora / Basra hemen kokatua: Irak
Basora / Basra
Basora / Basra
Azalera 181 km²
Demografia
Biztanleria 3.500.000 biztanle
Dentsitatea 19.337,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+4 (udan +3)
Sorrera 636

Basora edo Basra[1] (arabieraz البصرة, Al Baṣrah) Irakeko bigarren hiririk handiena da, gutxi gora-behera, 2.300.000 biztanleko biztanleriarekin, 2008ko erroldaren arabera. Irakeko itsas porturik nagusiena da, Pertsiar Golko ondoan eta Bagdadetik 545 kilometro hegoaldera dagoelarik.

Hiriak, nazioarteko aireportu bat du, hemendik abiatuta, herrialdeko aire konpainia garrantzitsuena den Iraqi Airwaysek Bagdadekin lotura berrezarri duelarik. Basora, nekazal eskualde emankor batean dago, bertako produktu nagusienak, arroza, artoa, zekalea, garia eta datilak direlarik. Gainera, garrantzitsuak dira, baita ere, eskualde honetan aurkitzen diren petrolio baliabideak eta berau ateratzeko putzuak. Honela, hiriko birfindegiak, egunean 140.000 petrolio kupel ekoizten ditu (22.300 metro kubiko).

Tokiko musulmanak, xiitak dira. Hirian, sunita asko ere badago, baita kristau talde txiki bat ere. Mandeanismoak lehen Suk esh-Sheikh izena zuen tokian bizirauten du.

Hiria zeharkatzen duten ubideen ondorioz Ekialde Ertaineko Venezia izena eman zioten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Basra)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27 31 35 41 46 52 51 49 47 46 37 29 52
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18 20 24 29 35 38 40 41 39 34 27 21 30.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4 -2 2 8 9 21 22 20 14 7 3 -2 -4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 9 13 17 24 27 27 26 22 18 14 9 17.8
Euria (mm) 36 28 31 31 5 0 0 0 0 0 36 20.0 182
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5 4 3 3 0.7 0 0 0 0 0 2 3 20.7
Eguzki orduak 210 240 270 240 300 330 310 341 330 279 240 217 3259
Iturria: BBC Weather [2]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basora Aldatu lotura Wikidatan