Zeta Cygni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zeta Cygni
Cygnus IAU.svg
Cercle rouge 100%.svg

ζ Cygniren kokapena
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Cygnus
Igoera zuzena 21h 12m 56.18594s
Deklinazioa +30° 13′ 36.8957″
Itxurazko magnitudea (V) 3.26 / 11.6
Ezaugarriak
Mota espektrala G8+IIIa Ba 0.6
U−B kolore indizea +0.77
B−V kolore indizea +0.98
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) +15.85 ± 0.26 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: +6.51 mas/u
Dec.: –68.21 mas/u
Paralajea (π) 22.79 ± 0.35 mas
Distantzia 143 ± 2 au
(43,9 ± 0,7 pc)
Magnitude absolutua (MV) –0.01
Orbita
Orbita-aroa (P) 6,389 ± 31 days
Ardatz erdihandia (a) 0.19"
Eszentrikotasuna (e) 0.22 ± 0.03
Periastron garaia (T) 40,712 ± 178 MJD
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
41 ± 10°
Anplitude-erdia (K1)
(lehenengoa)
3.31 ± 0.12 km/s
Zehaztasunak
ζ Cyg A
Masa 3.05 M
Erradioa 15 R
Argitasuna 112 L
Gainazaleko grabitatea (log g) 2.41
Tenperatura 4,910 K
Metaltasuna [Fe/H] –0.04 dex
Biratze abiadura (v sin i) 0.4 ± 0.5 km/s
Adina 0.2 Gu
ζ Cyg B
Masa 0.6 M
Tenperatura 12,000 K
Beste izendapenak
Zet Cyg, 64 Cygni, BD+29°4348, HD 202109, HIP 104732, HR 8115, SAO 71070.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Zeta Cygni (ζ Cyg / 64 Cygni / HD 202109 / HR 8115) Cygnus konstelazioko seigarren izarrik distiratsuena da, +3,21eko itxurazko magnitudearekin. Izar honek izen propio arruntik ez duen arren, ρ Cygni eta inguruko beste izar ahulago batzuekin batera, Txinan Chay Foo bezala ezagutzen zen, "gurdi biltegia". Gure eguzki-sistematik 151 argi-urtera dago.

Zeta Cygni G8III espektro motako eta 4980 kelvineko tenperatura efektibo bat duen erraldoi hori bat da. Bere argitasuna 119 eguzkikoa da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino 14,7 aldiz handiagoa da, eta bere masa hiru eguzki masakoa. Bere adina 400 milioi urtetan estimatzen da.

Zeta Cygni bario izar bat da, hau da, bere atmosferan elementu honen eta beste elementu astun batzuen kontzentrazio handia duela. Ohiko beste bario izar batzuk ζ Capricorni eta Alfard (α Hydrae) dira. Izar hauetan, elementu astunen kontzentrazio handiak ondoan duten nano zuri batekin lotzen dira, askotan ikusezina dena, iraganean gaur egun izar nagusia dena kutsatu zuena. Hubble espazio teleskopioarekin lortutako xehetasun handiko irudiek izar laguntzaile oso ahul bat duela ikustea ahalbidetu dute, nano zuri bat, 0,04 arku segundora. Zeta Cygniren inguruan orbita bat 17,8 urtetik behin osatzen du. Aurretik Zeta Cygni baino masiboagoa zen, eta horregatik azkarrago eboluzionatu zuen. Bere amaierako etapan bere masaren zati bat gaur egun izar nagusi bezala ikusten dugunari eman zion, ondoren ia ikusezina den nano zuri bat izatera pasatuz.