Zezenketen aurkako mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaragoza Espainia).

Zezenketen aurkako mugimendua mundu osoan hedatuta dago, batez ere Europan eta Hego Amerikan, hain zuzen ere zezenketa gehien egiten dituzten lekuetan.

International Web Against Bullfights (IWAB) elkarteak, zezenketen aurkako mugimendua nolabait koordinatzeaz gain, bestelako praktika odoltsuak salatzen dituzte, besteak beste Espainian egiten dituzten "El Toro de la Vega" (Valladolid) eta "El Toro de Coria" (Caceres), bai eta hainbat lekutan antolatzen dituzten "Toro de Fuego" eta "Toro Enmaromado" ere. Halaber, Frantzian, Portugalen eta Brasilen egiten dituzten antzeko ekitaldien aurka agertzen dira.

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente mailan, gaztelaniaz "Plataforma Antitaurina Europea" izena hartzen duen plataforma dugu.

2023an Donostiako Aste nagusiaren manifestazioa.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

lehenik eta behin, Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Alderdia edo Partido Antitaurino Contra el Maltrato Animal (PACMA) alderdi poltikoa aipatzekoa da. Egoitza Bilbon dauka, baina estatu mailan ere aurkezten dira. 2005eko EAEko hauteskundeetan ia 4.000 boto lortu zuen, "Berdeak" taldearekin batera aurkeztuta (legebiltzarretik kanpoko lehenengo talde bihurtuta). 2005 eta 2006an San Ferminetan zezenik gabeko entzierro festiboa egin zuten. Halaber, Bilboko Aste Nagusian zezenketen aurkako mobilizazioak antolatzen dituzte.

Bestela, Txillardegi idazleak "Argia" adizkarian (2005eko irailaren 4an) "Fiesta Nacional" izenburuko artikulua idatzi zuen. Bertan, Pio Baroja eta Miguel de Unamuno zezenketen aurka agertu zirela aipatzen du, bai eta Sabin Aranak emandako arau hura ere: "Se castigará con la expulsión del Partido a cuantos tomen parte activa o pasiva en las corridas de toros".

Katalan Herrietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko apirilean Bartzelonako udalak deklarazio instituzionala egin zuen zezenketen aurka, zinegotzi gehienek onartuta (21 alde, 15 kontra, 2 zuri). Bertan, "zezenketen aurkako eta animaliei ergaindako biolentziaren aurkako" izendatu zuten euren hiria.

Izan ere, urte hartako bertako azaroan burutu zuten inkesta batean ikusi zuten "kataluniarren %81.8ak zezenketak ikuskizun krudel eta justifikaziorik gabekoa direla" uste duela.

Halaber, aipatzekoa da Valentziako Portal Antitaurino webguneak gogorarazten du Francisco de Goya pintorea zezenketen aurkakoa izan zela.

Azkenik, Aragoin Colla Antitaurina Oszense (Huesca) eta Andaluzian, Cádiz antitaurino eta Club de fans de Islero elkarteak nabarmentzekoak dira.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko uztailean egindako inkesta batean arabera, "espainiarren %68.8ak ez du inolako interesik zezenketetan: 15-54 urtekoen %71ak eta 24 urtetik beherakoen %83ak".

Bestela, ekitaldi hauek diru publikoarekin laguntzea kritikatu egin dituzte zezenketen aurkako mugimendukoek. Izan ere, 2007an zezenketarako 500 milioi euro jaso zituzten administrazio publikoetatik, eta 2008an ia 600.

Beste herrialde batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian Alliance Anti-corridas, Portugalen Movimento Anti-Touradas de Portugal, Italian Lega Italiana dei Diritti dell'Animale eta Alemanian Initiative Anti-corrida.

Hego Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina, Txile, Uruguai, Paraguai eta Kuban ez dago zezenketarik, eta Venezuelan debekatuta dago 14 urtetik beherakoek horrelako ikuskizunak ikustea.

Kolonbian, 1999ko martxoan animalien aldeko arauak defendatu zuten legebiltzarrean. Mexikon, inkesta batean galdetutako 110.000 pertsonen arteko %84a zezenketen aurka agertu zen. Bolivia, 1997tik debekatuta daude zezenen heriotza eragiten duten zezenketak.

Elkarteen artean, nabarmentzekoak dira Movimiento Antitaurino de Colombia eta Movimiento Antitaurino Boliviano.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]