Zsuzsa Polgár

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zsuzsa Polgár

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPolgár Zsuzsanna
JaiotzaBudapest1969ko apirilaren 19a (54 urte)
Herrialdea Hungaria  2002)
 Ameriketako Estatu Batuak  (2002 -  2019ko ekaina)
 Hungaria  (2019ko ekaina -
Lehen hizkuntzahungariera
Familia
AitaLászló Polgár
AmaKlára Polgár
Ezkontidea(k)Paul Truong (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTexas Tech University (en) Itzuli
Hizkuntzakesperantoa
hungariera
alemana
errusiera
gaztelania
ingelesa
hebreera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, idazlea eta esperantista
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Texas Tech University (en) Itzuli
Webster University (en) Itzuli

susanpolgar.com
IMDB: nm2905729 Twitter: SusanPolgar Edit the value on Wikidata

Zsuzsa Polgár edo Susan Polgar, jaiotzez Zsuzsanna Polgár (Budapest, Hungaria, 1969ko apirilaren 19a) hungariar xake-jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapeldun ohia. Bere bi ahizpak ere (Zsófia eta Judit) goi mailako xake jokalariak dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laszlo Polgár bere aitak asmaturiko heziketa teoria bat saiatu zuen Zsuzsa eta bere bi ahizpa txikiekin. Teoria horren arabera erakutsi nahi zuen edonor dela edozein jardueretan bikain izateko gai, baldin eta behar den moduko heziketa jasotzen badu, eta teoria horri jarraituz xakean jolasten erakutsi eta horretarako hezi zituen bere hiru alabak, familia giroan. Emaitza ikusgarriak lortu zituen. Izan ere, ikasketetan emaitza paregabeak lortzeaz gainera, Zsuzsa Hungariako eskolako xake-txapeldun izan zen 4 urterekin, eta maisu handi bihurtu zen 18 urte zituenean; bera izan zen maila hori lortzen lehenengo emakumea. Lorpen horrekin, eta bere ahizpek izandakoekin, argi erakutsi dute xakean ez daukala zentzurik gizon eta emakume arteko bereizketa egiteak.

Hungariako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1988ko ete 1990eko emakumezkoen Xake Olinpiadetan. Bi kasuetan bere bi ahizpak (Zsófia eta Judit) zituen taldekide. 1998ko Xake Olinpiadetan izugarrizko harridura eragin zuten: Hungariako xake taldearen lehen hiru tauletan hiru ahizpa zeuden; are harrigarriago zena, hiru nesken batez besteko adina 15 urtekoa zen (19, 14 eta 12 urte) eta gainera urrezko domina irabazi zuten sobietar xake talde ahalguztidunari gailentzean. 1990ko Xake Olinpiadetan balentria errepikatu zuten.

Zsuzsak 1996an Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Xie Jun jokalari txinatarra garaitzean. Bere ahizpek ez zuten hainbat urtez emakumezkoen txapelketetan parte hartu nahi izan, gizon-emakumeen artean bereizketarik ez lukeela egon behar argudiatuta.

Zsuzsa AEBn bizi da, Lubbocken (Texas). New Yorken Polgar Chess Center eta Susan Polgar Fundazioa sortu zituen, haurrei (eta batez ere, neskatoei) xakean jolasten erakusteko. Zsuzsak 2008ko ELO sailkapenean 2.577 puntu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zsuzsa Polgár Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Xie Jun
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1996-1999
Ondorengoa
Xie Jun