Ángel Ganivet
Ángel Ganivet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ángel Ganivet y García | ||
Jaiotza | Granada, 1865eko abenduaren 13a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Riga, 1898ko azaroaren 29a (32 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cementerio de San José (en) | ||
Heriotza modua | suizidioa: itotzea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) Unibertsitate Zentrala Granadako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | Abogadoa | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea, soziologoa, kazetaria eta poeta | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa | ||
Ángel Ganivet García (Granada, Espainia, 1865eko abenduaren 13a - Riga, Letonia, 1898ko azaroaren 29a) espainiar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsul egon zen Anberes, Helsingfors (gaurko Helsinki) eta Rigan. Dvina ibaira bota zuen bere burua, Rigan. "98ko Belaunaldia" deritzon taldearen aitzindaria izan zen. Espainiaren etorkizuna zuen ardura nagusia.
Bizi izan zen lekuetatik lan ugari bidali zituen, Granadara batez ere: Granada la bella (1895), Cartas finlandesas (1896), Hombres del Norte (1906). Bere aberriarekiko miresmena azaldu zuen Idearium español liburuan (1897).
Eleberrietan zorroztasuna eta umorea erabili zituen: La conquista del reino de Maya por el último conquistador español Pío Cid (1897); antzerti-lan bat ere idatzi zuen bertsotan: El escultor de su alma (1916).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.