2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa
2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa (txineraz: 2010上海世界博览会), Txinako Herri Errepublikako Shanghai hirian 2010eko maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean antolatuko den nazioarteko erakusketa izango da.
2010eko erakusketaren lema "Hiri hobea, bizitza hobea" izango da eta Shanghairen hazkunde eta garapen handiaren ikur bihurtu nahi du. Munduan antolatutako nazioarteko erakusketa guztietan bisitari gehien erakarriko dituen erakusketa izatea espero da, 70 milioi pertsona.
Eduki-taula |
[aldatu] Aukeraketa
2002ko abenduaren 3an, Nazioarteko Erakusketen Bulegoaren 132. bilerak Monakoko Printzearen jauregian egindako bileran, lau bozketa egin ziren. Bozketan erakusketa antolatzeko aurkeztutako bost hiriek hartu zuten parte eta bozketen emaitzak honakoak izan ziren:
| Hiria | Herrialdea | 1. bozketa | 2. bozketa | 3. bozketa | 4. bozketa |
| Shanghai | 36 | 38 | 44 | 54 | |
| Yeosu | 28 | 34 | 32 | 34 | |
| Mosku | 12 | 10 | 12 | – | |
| Querétaro | 6 | 6 | – | – | |
| Wrocław | 6 | – | – | – |
[aldatu] Pabilioiak
Orain arte 192 herrialde eta nazioarteko 50 erakundek baieztatu dute erakusketan parte hartuko dutela. Herrialde bakoitzak pabilioi bat eraikitzeko eskubidea dauka, edo beste herrialde batzuekin batzea, Afrikako hainbat herrik egingo duten moduan.
[aldatu] Herrialdeetako pabilioiak
[aldatu] Bilbo Shanghaiko erakusketan
Erakusketan munduko 113 hirietako hirigintza hobekuntzak erakusten ari dira, horien artean Bilboren eraberritzea aukeratu zen. "Bilbao Guggenheim ++" izenarekin, Bilbok 1990eko hamarkadan hasitako eraberritzea erakutsiko du Shanghaiko erakusketan. Bilboko stand-ean hiriaren maketa eta Jesus María Lazkano euskal margolariaren Bilbo MMX margolana erakusten dira.
Bilboren erakustokia 2010eko maiatzaren 1ean zabaldu zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak[1].
Abuztuaren 22an Bilboren eguna ospatu zen eta arratsaldeko 18:30etan Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua hasi zen.
[aldatu] Sakontzeko
[aldatu] Txartelak eta prezioak
Erakusketara gunera sartzeko txartelen prezioak honakoak dira:
- Egun normala: 160 yuan (17,7 euro inguru).
- Egun berezia: 200 yuan (22 euro).
- Arratsalde bat: 90 yuan (10 euro).
- Hiru egun normal: 400 yuan (44,4 euro).
- Zazpi egun normal: 900 yuan (100 euro).
[aldatu] Azpiegiturak
2009an ondorengo metro tarteak zabaldu ziren:
- 7. linea: Qihua Kalea - Huamu kalea tartea (35 kilometro eta 28 geltoki).
- 9. linea: Yishan kalea - Yanggao kalea tartea (14,5 kilometro eta 10 geltoki).
- 11. linea:
- Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
- Jiading Hiri Berria - Anting tartea (13 kilometro eta 4 geltoki).
[aldatu] 2010ean
2010ean 80 kilometro baino gehaigo zabaldu ziren, tartean erakusketa gunera zuzenean ailegatzen den Shanghaiko metroaren 13. linea:
- 2. linea:
- Mendebalderako luzapena, Songhong kaletik - Xujingera (8 kilometro eta 3 geltoki).
- Ekialderako luzapena, Longyang kalea - Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua tartean (30,6 kilometro eta 12 geltoki).
- 7. linea: Qihua kalea - Meilanhu tartea (10 kilometro eta 5 geltoki).
- 10. linea:
- Jiangwan Hiri Berria - Hongqiao Tren geltokia tartea (36 kilometro eta 28 geltoki).
- Longxi kalea - Hanghua Xincun tartea.
- 13. linea: Lupu zubia - Changqing kalea tartea (4 kilometro eta 3 geltoki).
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.eitb.com/albisteak/mundua/osoa/409800/bilboko-gunea-zabaldu-dute-shanghaiko-erakusketan/ Eitb.com webguneko albistea.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Expoaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) (Txineraz) Erakusketako bideoa.
- (Txineraz) Erakusketako abestiaren bideoa.
- Erakusketa gunearen airetiko ikuspegia.
| Aurrekoa Zaragoza 2008 |
Nazioarteko Erakusketa 2010 |
Ondorengoa Yeosu 2012 |
Koordenatuak: 31°11′39″N 121°29′11″E / 31.194118°N 121.486387°E