Afganistango Indar Armatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afganistango Indar Armatuak
نیروهای مسلح افغانستان
Datuak
MotaIndar armatuak
HerrialdeaAfganistango Errepublika Islamikoa Afganistan
Kide kopurua186,000 (2021)[1]
Erabiltzen du
Agintea
ZuzendariaAxraf Ghani (erbestean)
Amrullah Saleh (de iure)
Egoitza nagusi
Osatuta
Aurrekontua12,000,000,000$ (2011)[2]
(Gehiengoa laguntza forman)
Historia
Sorrerac. 1709[3]
Oraingo forma: 2002ko maiatza[4]
Desagerpena2021eko abuztuak 15 (de facto)[5]

Afganistango Indar Armatuak (paxtuneraz: نیروهای مسلح افغانستان) edo AAF Afganistango Errepublika Islamikoaren indar militarrak ziren, Afganistango Armada Nazionalak eta Afganistango Aire-Armadak osatzen zutenak. Itsasorako irteerarik gabeko herrialdea izanik, AAFk ez zuen itsas-armadarik. Afganistango presidentea buru zuena, Defentsa Ministerioaren bidez administratiboki kontrolatua zegoen. Base garrantzitsuak eta aurreratuak zituzten Afganistan osoan, besteak beste, Badakhxan, Balkh, Helmand, Herat, Kabul, Kandahar, Nangarhar eta Parwan probintzietan, baita Kunduz, Ghazni, Gardez, Khost, Fayzabad, Farah eta Zaranj hirietan ere.

Afganistango Indar Armatuen jatorria 1709an kokatzen da, Kandaharren Hotaki dinastia ezarri zenean, Durrani Inperioa ezarri baino lehenago.[6] Armada britainiarren laguntzarekin berrantolatu zen 1880an, herrialdea Abdur Rahman Khan emirrak gobernatzen zuenean. Amanullah Khan erregearen agintaldian modernizatu zen, XX. mendearen hasieran, eta, berriro ere, Zahir Shah erregearen berrogei urteko agintaldian. 1978tik 1992ra bitartean, Afganistango Indar Armatuek, Sobietar Batasunak babestuta, borroka gogorrak izan zituzten nazioarteko talde mujahidinen, orduan Estatu Batuek, Saudi Arabiak, Pakistanek eta beste herrialde batzuek babestutako taldeak zirenak. 1992an Najibullah presidenteak dimisioa eman ondoren eta sobietar babesa galdu ondoren, Afganistango Indar Armatuak desegin egin ziren. Garai honetan talibanen erregimenak jarraitu zuen, hauen buruzagiak Pakistango Indar Armatuek entrenatu eta eragin zituztenak.[7][8][9]

2001eko amaieran talibanen erregimena ezabatu eta Afganistango Behin-behineko Administrazioa eratu ondoren, Afganistango Indar Armatuak berrantolatzen hasi ziren. NATOko estatu kideek entrenatu zituzten, batez ere Estatu Batuek. Afganistango Indar Armatuek modu independentean jarduten zuten, baina AEBko Aire Armadaren nolabaiteko aire-laguntza jasotzen zuten oraindik.[10][11][12] NATOkoa ez zen aliatu garrantzitsu bezala, Afganistanek milaka milioi dolar jasotzen jarraitu zuen Estatu Batuetatik, laguntza militarrean.[13][14]

Afganistango Errepublika Islamikoko indar armatuak erori egin ziren 2021eko udako talibanen erasoaldiaren ostean. Kabul talibanen eskuetan erori eta garaiko Axraf Ghani presidenteak herrialdetik ihes egin ondoren, Errepublika Islamikoko Indar Armatuek existitzeari utzi zioten de facto.[15] Egun, ez da datu argirik sortu talibanen indar armatu berriei buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.cia.gov/the-world-factbook/countries/afghanistan/
  2. https://www.longwarjournal.org/multimedia/ANSF%20OOBpage3-ANSF.pdf
  3. https://books.google.es/books?id=pqNGBEmHUd4C&pg=PA227&redir_esc=y
  4. https://apps.dtic.mil/sti/pdfs/ADA408229.pdf
  5. https://www.washingtonpost.com/world/2021/08/15/afghanistan-military-collapse-taliban/
  6. (Ingelesez) Malleson, George Bruce. (1999-01-01). History of Afghanistan, from the Earliest Period to the Outbreak of the War Of 1878. Adegi Graphics LLC ISBN 978-1-4021-7278-6. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  7. (Ingelesez) «Col Imam executed?» The Express Tribune 2011-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  8. «Crisis of Impunity - Pakistan's Support Of The Taliban» www.hrw.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  9. «Why a Taliban victory may not be everything Pakistan wished for» Christian Science Monitor 2021-07-26 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  10. (Ingelesez) Strikes in support of Afghan forces to continue: US. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  11. (Ingelesez) «Afghans Want Permanent, Dignified Peace: Ghani» TOLOnews (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  12. (Ingelesez) «90% of anti-terrorism operations 'conducted' by ANDSF: Ashraf Ghani» The Khaama Press News Agency 2021-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  13. (Ingelesez) «Official: US Pledges $3.3 Billion in Funding for Afghan Forces | Voice of America - English» www.voanews.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  14. (Ingelesez) «Biden Assures Ghani of Continued Support to Afghan Forces» TOLOnews (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  15. (Ingelesez) Sanger, David E.; Cooper, Helene. (2021-08-14). «Taliban Sweep in Afghanistan Follows Years of U.S. Miscalculations» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]