Huelvako probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Huelva

Huelvako bandera Huelvako armarria
Erkidegoa Andaluzia
Hiriburua Huelva
Herritarra Huelvatar
Huelva100.svg
Azalera
- Espainiaren
10.148
% 2,01
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
507.915 (2008)
% 1,1
49,79 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-H
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

5 eserleku
4 eserleku
www.diphuelva.es

Huelva Espainiako probintzia bat da. Andaluziako autonomia erkidegoan kokatuta dago eta hango probintziarik mendebaldekoena da 2006. urtean, probintziak 492.174 biztanle zituen. Hiriburua Huelva hiria da.

Geografia

Muga hauek ditu: Badajozko probintzia, iparraldean; Sevillako probintzia, medebaldean; Cadizko probintzia, hego-mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, hegoaldean, eta Portugal, ekialdean.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Huelvako udalerrien zerrenda
Zbk.
Udalerria
Biztanleria (2009)
% Probtz. (2009)
1 Huelva
148.806
28'98%
2 Lepe
25.886
5'04%
3 Almonte
21.782
4'24%
4 Isla Cristina
21.324
4'15%
5 Ayamonte
20.334
3'96%
6 Moguer
19.569
3'81%
7 Aljaraque
17.960
3'50%
8 Cartaya
17.905
3'49%
9 Punta Umbría
14.708
2'86%
10 Bollullos Par del Condado
13.891
2'71%

Historia

Greziar eta erromatar autoreek aipatzen zuten Huelva hiria, Onuba izenaz, metal merkataritzako gune garrantzitsua baitzen. 713. urtean musulmanek hartu zuten hiria, eta Welba izena eman zioten. Kaliferria desegin zenean (1032), taifa erresuma bat eratu zen bertan, Saltes, Silves, Niebla eta Huelva bera biltzen zituena. Taifa erresuma hori, 1051n, Sevillako taifak bereganatu zuen. Alfontso X.ak Niebla hartu izanaren ondorioz (1261), Gaztelaren mendeko bihurtu zen Huelva. XVI. mendean, eta Amerika konkistatu berriarekiko merkataritzaren eraginez, ekonomia hazkuntza handia ezagutu zuen Huelvak.

Ondarea

Hiriburuko San Pedro eliza mudejarra da, eta bertan zegoen mezkitaren aztarnak gorde ditu. Probintziako Arkeologia Museoak historiaurreko, erromatar eta, batez ere, musulman artearen aztarnak bildu ditu.

Ekonomia

Arrantza Huelvako probintziako jarduera ekonomiko nagusietakoa da. Irudian, Isla Cristinako portua.

Ekonomia jarduera nagusiak hauek dira: lehorreko laborantza (laboreak, mahatsa, olibondoak, etab.); arrantza; abeltzaintza (ardiak, zerriak); meategiak (kobrea, Riotinto, La Zarra eta Tharsisen; manganesoa, Almonasteren); industria (petrokimika, La Rabida-n; arrain kontserbak; ardogintza; metalgintza; kimika). Hiriburuan arrantzarako eta meatze garraiorako portu garrantzitsua dago.

Pertsonaia ezagunak

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huelvako probintzia Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak