Agaramontar

Wikipedia(e)tik
(Agramondartik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Agaramontarrak[1] Agramont antzinako nafar leinuaren jarraitzaileak ziren.

Leinua lehendabizikoz XII. mendearen hasieran agertzen da Antso VII.a "Indartsua" erregea zela. Beren aurkari beaumontarrak borrokatu zituzten Nafarroako Gerra Zibilan. 1441 urtean Nafarroako Blanka I.a hil zenean, Aragoiko Joanes II.a "Usurpatzailea"k, koroa Karlos Bianako Printzea semeari eman ordez, berarentzat hartu zuen. Agramontarrak Aragoiko Joanes II.aren alde egin zuten.

Bai agramontarrek bai beaumontarrek Euskal Herriko mendebaldean aliatuak zituzten: agramontarrek ganbotarrak zituzten, beaumontarrek berriz oinaztarrak.

1461an Karlos Bianako Printzea hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen eta gauza bera egin zuen 1479an Aragoiko Joanes II.a hil zenean.

Agaramontarrek hasieran Aragoiko koroa zuten aliatua, baina gero Frantziakoa zuten. Beti, Nafarroako Koroa zuenaren aldekoak ziren, bai hasieran Aragoiko Joanes II.a erregea zela bai gero Foixeko Katalina eta Albreteko Joanes errege-erregina zirenean.

1512an, Gaztelako Erresumak Nafarroako Gerra Zibilaren aitzakiari esker eta beaumontarren laguntzarekin Nafarroa okupatu zuen. Beaumontarren laguntzak biziki erraztu zuen okupazioa. Agaramontarrek berriz errepresio latza jasan zuten.

Nafarroaren okupazioa kontraesanaz beteta zegoen: alde batetik Fernando II.a Aragoikoa, Gaztelako Erresumaren erregeordea zela Isabel I.a hil ondoren, Joan II.aren semea zen, justu agaramontarrek lagundu zioten erregea. Bestetik, Nafarroako Erresumarako aragoiar erregea nahi zutenak, gero independentziaren aldeko jarraitzaile sutsuenak izan ziren. Gainera, Fernando II.a Aragoikoak, berez, Aragoiko erregea, Nafarroa Gaztelako Erresumari eman zion.

Gero, agaramontarrak hirutan saiatu ziren Nafarroako Erresuma berreskuratzen: 1512an, 1516an eta 1521an.

1516an agaramontarren burua, Nafarroako Piarres mariskala Erronkarin preso hartu zuten. Hasieran Atienzan eta gero Simancasen gatibu izan zuten. Simancasko gartzelan 1522ko azaroaren 24an labankadaz hila agertu zen.

1521]ean, agaramontarrei eta Frantziako aliatuei beaumontarrek biziki lagundu zieten. Iruñea eta beste hainbat beaumontar lurralde matxinatu ziren. Nafarrek Nafarroa osoa askatzea lortu zuten baina Noaingo guduan espainolek berriro Erresuma okupatu zuten. Harrez geroztik, erresistentzia gune txikiak baino ez ziren geratu (Amaiurko Gaztelua edo Hondarribia kasu) 1524. urtera arte.

Gaztelako Erresumak seigarren merindadea ere okupatu zuen, baina 1528an Karlos I.a Espainiakoak ofizialki Nafarroa Beherea okupatzeari uko egin zuen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

Ahaide nagusiak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak