Alexandro Farnese (kardinala)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandro Farnese (kardinala)
Artikulu hau kardinalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alessandro Farnese».

Alexandro Farnese (Valentano, gaur egun Viterboko probintzia, 1520ko urriak 5 - Erroma 1589ko martxoak 2) Eliza Katoliko Erromatarreko kardinala izan zen. Paulo III.a Aita santuaren biloba (Aita santu honen jaiotza izena Alexandro Farnese zelarik) eta 1547an hil zuten Petri Luis Farnese Parmako Dukearen semea zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentanon jaio zen, Bolonian ikasi zuen eta Parmako elizbarrutiaren administratzaile izendatu zuten. 1534ko abenduaren 18an, kardinal diakono izendatu zuen San Angeloren Tituluarekin, Paulo III.ak eta beste kargu eta onura batzuk ere jaso zituen Eliza Katoliko Erromatar Sakratuko Kantzilerorde, Tivoliko gobernari, Santa Maria Maggiore basilikako artzapeza San Petri basilikako artzapez, Espainiako Jaengo, Portugalgo Viseuko, Alemaniako Würzburgeko eta Frantziako Avignoneko administratzailea adibidez. 1536an, Siziliako Monrealeko gotzain izatera iritsi zen, eta, 1552an, hemen eskola jesuita bat sortu zuen. Massako gotzain izatera iritsi zen 1538an, Tourseko artzapezpiku 1553an eta Cahorseko artzapezpiku, Beneventoko gotzain, Montefiasconekoa eta Ostia eta Velletriko kardinal gotzaina eta Kolegio Kardenalizioko dekano 1580an

Aita santuaren legatu izatere ere iritsi zen, Karlos I.a Espainiakoa eta Frantzisko I.a Frantziakoaren artean bakea adostuz. 1546an, aita santuak, Karlos V.ari Esmalkaldako Ligaren aurka laguntzeko bidali zituen tropei lagundu zien. 1580an, aita santu izateko hautagai izan zen, baina arrakastarik gabe. Farneseren lanen artean, Erromako Gesúren Eliza, Caprarola, Farnese Jauregia Bracciano lakutik gertu eta Tre Fontane monasterioa eraiki do berriztatzen aritu zen.

Kardinalak, alaba bat izan zuen, Clelia izenekoa, Giangiorgio Caesarinirekin ezkondu zena.

Farnesio, lehen, Gesúren elizaren aldare nagusian lurperatua zegoen.


Aurrekoa
Etienne Poncher
Tourseko artzapezpikua
1553-1554
Ondorengoa
Simon de Maillé
Aurrekoa
Joan Kardinala Monroe
Kolegio Kardenalizioko dekanoa
1580-1589
Ondorengoa
Joan Kardinala Serbelloni
Aurrekoa
Alexandro Farnesio (gero Paulo III.a aita santua
Parmako gotzaina
1534-1535
Ondorengoa
Guido Ascanio Sforza di Santa Fiora
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Farnese (kardinala) Aldatu lotura Wikidatan