Ana Peleteiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Peleteiro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Peleteiro Brión
JaiotzaRibeira1995eko martxoaren 3a (29 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
galiziera
Familia
Ezkontidea(k)Benjamin Compaoré (en) Itzuli  (2023ko irailaren 23a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaInstitut Nacional d'Educació Física de Catalunya (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua52 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm11118521 Twitter: apeleteirob Instagram: apeleteirob IAAF: 14454805 Edit the value on Wikidata

Ana Peleteiro Brión (Ribeira, 1995eko abenduaren 2a) Galiziako atleta onenetakoa da, jauzi hirukoitzean Europako txapelduna izan dena[1]. 18 urtez azpikoa zenetik gaur egun arteko Espainiako marka guztiak ezarri ditu proba honetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean.[2]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki txikitatik Asociación de Atlétismo e Deportes do Barbanza taldean aritu zen Abelardo Moure entrenatzaile zuela. 16 urterekin Munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen 14,17 metrotako jauzia eginez, eta Europako gazte mailako errekorra ezarriz[3]. 2013an 17 urte zituela Madrilera joan zen Errendimendu Handiko Zentrura.

Helduen mailan 2018an lortu zituen aurreneko nazioarteko dominak. Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan hirugarren egin zuen eta Berlingo Europako aire libreko txapelketan ere brontzea eskuratu zuen. 2019an Glasgowen Europako pista estaliko txapelduna bihurtu zen 14'73 metrotako jauzia eginez[1]. 2021. urtean Polonian jokaturiko Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, irabazlearengandik zentimetro bakarrera gelditu ondoren[4].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 2020 3. postua, brontzezko domina Jauzi hirukoitza 14'87m NR
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Frantzia Lille 2011 (18 azpikoa) 3. postua, brontzezko domina Jauzi hirukoitza 12'92m
Katalunia Bartzelona 2012 (20 azpikoa) 1. postua, urrezko domina Jauzi hirukoitza 14'17m
Erresuma Batua Londres 2017 7.a Jauzi hirukoitza 14'23m
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor) 3. postua, brontzezko domina Jauzi hirukoitza 14'40m
Qatar Doha 2019 6.a Jauzi hirukoitza 14'47m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Italia Rieti 2013 (20 azpikoa) 3. postua, brontzezko domina Jauzi hirukoitza 13'29m
Alemania Berlin 2018 3. postua, brontzezko domina Jauzi hirukoitza 14'44m
Eskozia Glasgow 2019 (Indoor) 1. postua, urrezko domina Jauzi hirukoitza 14'73m
Polonia Toruń 2021 2. lekua, zilarrezko domina Jauzi hirukoitza 14'52m
Europako beste txapelketa batzuk
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Europako Jaialdi Olinpikoa (gazte maila)
(Turkia Trebisonda 2011)
1. postua, urrezko domina Jauzi hirukoitza 13'17m
Nazioetako Europako txapelketa
(Polonia Bydgoszcz 2019)
2. lekua, zilarrezko domina Jauzi hirukoitza 14'27m

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kirolaren Sari Nazionala: 2012ko atleta onena.
  • Asturiasko Printzesaren Saria (2013)
  • Castelao domina (2020)[5]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizieraren aldeko jarrera publikoki azaldu izan du sarritan[6], bai eta bere ezaugarriak harrotasunez erakutsi ere, "emakumezkoa, beltza eta azento galegoa"[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Molina, Israel. (2019-03-03). «Peleteiro hace historia con sus 14.73» A La Contra (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Ana Peleteiro, bronce olímpico en Tokyo 2020» As Nosas 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2012-07-12). «Ana Peleteiro, campeona del mundo júnior de triple salto» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. (Galizieraz) Diario, Nós. «Peleteiro, prata en Torun» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  5. (Galizieraz) Diario, Nós. «A Roda, Amigos do Camiño de Santiago, Pilar Cernuda, ‘Súper Piñeiro’ e Ana Peleteiro, Medallas Castelao 2020» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  6. (Gaztelaniaz) «El alegato de Ana Peleteiro sobre el gallego que se ha hecho viral» La Voz de Galicia 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Ana Peleteiro: "Todo lo que hago lo hago por orgullo"» mujerhoy 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  8. (Gaztelaniaz) Sport. (2019-05-11). «Ana Peleteiro: “Un problema se puede convertir en un trampolín”» sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]