Anastasia Blizniuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Blizniuk

Bizitza
JaiotzaZaporizhia1994ko ekainaren 28a (29 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
AitaIlya Blyznyuk
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Pisua51 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: blizia28 Instagram: blizia28 Olympic.org: anastasia-bliznyuk Edit the value on Wikidata

Anastasia Ilinitxna Blizniuk (errusieraz: Анастасия Ильинична Близнюк; Zaporizhia, Ukraina, 1994ko ekainaren 28a) errusiar gimnasta artistikoa da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Londres), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Rio de Janeiro), berriro urrezko domina eskuratu zuen, biak Errusia ordezkatuz, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen ROC ordezkatuz; guztiak gimnasia erritmikoan Taldeka aparatu guztiak kategorian; Tokion, Bulgariako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Italiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea.[2][3] Honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Anastasia Blizniuk, Anastasia Maksimova, Angelina Xkatova, Anastasiia Tatareva eta Alisa Tistxenkok. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
1. postua, urrezko domina Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.

Nazioarteko gainerako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Kiev ( Ukraina) 1. postua, urrezko domina Bi xingola + 3 baloia
2013 Kiev ( Ukraina) 3. postua, brontzezko domina Taldekakoa
2017 Pesaro ( Italia) 1. postua, urrezko domina Taldekakoa
2017 Pesaro ( Italia) 1. postua, urrezko domina 3 baloi + 2 soka
2017 Pesaro ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 5 uztai

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]