Andrearriagako estela

Koordenatuak: 43°18′56″N 1°50′18″W / 43.31548908°N 1.83831394°W / 43.31548908; -1.83831394
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrearriagako estela
Jatorria
Sorrera-urteaI. mendea
Aurkikuntza lekuaOiartzun
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak118 (altuera) × 48 (zabalera) × 25 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzalatina, akitaniera eta eusko-akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Koordenatuak43°18′56″N 1°50′18″W / 43.31548908°N 1.83831394°W / 43.31548908; -1.83831394
Map

Andrearriagako estela idazkun bat duen erromatar garaiko estela edo hilarri bat da (agian aldarea), Oiartzungo lurretan baseliza baten ondoan aurkitua, eta 21. mendetik San Telmo museoan gordea, Donostian. Gipuzkoan idazkunak dituen erromatarren garaiko hiru esteletako bat da, beste biak Arrasaten aurkitutako San Balerio baselizako aldarea eta Zegamako San Pedro baselizako estela. Kristo ondorengo I. mendekoa dela uste da[1].

Kokapena eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilarria Irun eta Oiartzun batzen dituen ohiko bidearen ondoan egon da, gutxienez 1470. urtetik. Andrearriaga edo Andrerregia izeneko baseliza baten ondoan zegoen, 21, mendean baserri bilakatutako Anderregi etxea deritzon tokiaren ondoan[2]. 1932. urtean San Telmo Museora eraman zuten, baina inguruan bada erreplikarik ikusgai (artikulu hau ilustratzen duen argazkia erreplika batena da).

Letra latinoz idatzitako idazkun bat dauka harriak, eta bi irudi honen gainean eta eskuinera; zaldun bat eta zutikako forma antropomorfo bat. Zaldiari jarri zaizkion aho-uhalak ondo markatuta daude eta zaldunak lantza darama eskuan.

Hilarria edo hileta-estela da, K.o. edo K.a. I mendekoa ziurrenik.[3]

Transkripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« VALBELTESO
NIS
»

Irakurketa laburdurak osatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Val(erius) Belteso/nis (filius)[3]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valerio, Beltesoren semea


Idazkunaren irakurketa hau ematen dute ontzat aditu gehienek: VAL BELTESONIS (Laburdurak osatuz: Valerius Beltesonis)[4], edo Valerius Beltesonis (filius)[3], itzulita: Valerio, Beltesoren[5] semea. " Semea" hitza ez da agertzen, baina denboraren poderioz ezabatu zela pentsa daiteke, eta horregatik, parentesi artean idazten dugu, latindar epigrafian, agertzen ez diren baina egin zitekeen hitzak edo hizkiak horrela adierazten baitira. "Semea" hori "F" laburdura idatziz adierazten ohi zen inskripzioetan. VAL Valerius gizonezko izenaren laburdura izan daiteke, latinezko gizon izen arrunta, eta Beltesonis delakoan Bel-, -te eta -so elementuak ageri direla ematen du, akitanierarekin lotura adierazten dutenak eta, hortaz, aitzin-euskararekin ere bai[1] [6].

Oiartzun (Olarso edo Oiasso) alde hori Baskoien lurren barruan zegoen erromatar garaian. Baskoien zaldunen hainbat kohorte laguntzaile zerbitzatu zuten erromako armada inperialean. K. a. I. mendean, Turma Salluitana barruan borrokatu ziren, geroago, baina mende berean, Sertorioren gerlan parte hartu zuten Pompeioren alde. Jakin badakigu ere Cohors II Vasconum [Equitata] [Civium Romanorum] bat existitu zela. Beltesoren inskripzioaren ondoren sortu zen, baina baskoien artean zalditeriak izan zuen garrantziaz hitz egiten digu. "Equitata" izenak adierazten digulako, kohorte horretako soldaduen parte bat zaldiz borrokatzen zela. Baskoien artean zaldunak egoteko joera hori islatzen da estelaren irudian, hain zuzen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Bada kondaira bat harria eta grabatutako irudia eta inskripzioa azaltzen dituena. Lapurditik zaldiz zetorren emakume batek Anderregiko Ama Birjinaren eskuetan zintzilik zegoen arrosarioa hartu zuen. Lapurdira itzultzen hasi bezain pronto, pertsonaia misteriotsu bat agertu zitzaion, eta ostutako arrosarioa Ama Birjinari itzultzeko agindu zion. Emakumeak dena ukatu, eta arribiyur! esanez zin egin zuen (esandakoa gezurra bada, "harri bihur nadila"). Eta, hain zuzen ere, harri bihurtu zen: Anderregiko oroitarria da. »
José Miguel de Barandiaran Ayerbe[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zaldua Etxabe, Luix Mari. (2020). Gipuzkoa antzinaroan : hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan. Euskaltzaindia, 26-46 or. ISBN 978-84-121889-6-7. PMC 1241067717. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. «Andrearriaga Bidea, 3 - Anderregi, Etxea » Oiartzun » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. a b c Hispania Epigraphica. Alcalako Unibertsitatea.
  4. Urteaga Artigas, María Mercedes. (2002). Erromatar garaia. Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  5. Belteso nominatiboa da (Nor), eta Beltesonis genitiboa (Norena), beste adibide honetan bezala: Scipio (nominatiboa), Scipionis (gentiboa). Espainolez eta frantsesez, Escipion (n-z bukatuta) itzultzeko joera izan da, baina ez du logika handirik Beltesoren kausan gauza bera egitea.)
  6. (Ingelesez) Areta, Mikel Martínez. (2016). «Towards a History of Basque Anthroponymy» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 50 (1/2): 301–341.  doi:10.1387/asju.22867. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  7. Barandiaran Ayerbe, José Miguel de. (2016). «Andrearriaga» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]