Anna de Noailles
Anna de Noailles (Paris, Frantzia, 1876ko azaroaren 15a - Paris, 1933ko apirilaren 30a) frantses idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Aita errumaniarra zuen eta ama greziarra, baina heziketa frantsesa izan zuen erabat. Olerkia eta eleberria idatzi zituen. Izadian inspiratutako joera erromantikoa nabarmena da Annaren lehenengo liburuetan. Azken liburuetan, ordea, gaztetasunaren amaiera, heriotza eta bakardadea dira gai nagusiak.
Idazlanak: olerki-liburuak: Le coeur innombrable (1901, "Bihotz zenbagaitza"), L´ombre des jours (1902, "Egunen itzala"), Les vivants et les morts (1913, "Bizidunak eta hilak"), L´honneur de souffrir (1927, "Sufritzeko ohorea"); eleberriak: La nouvelle espérance (1903, "Itxaropen berria"), Le visage émerveillé (1904, "Aurpegi miretsia"); autobiografia: Le livre de ma vie (1932, "Nire bizitzako liburua").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.