Artaxerxes II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Artaxerxes II.a Mnemon (K. a. 436-K. a. 358), Persiar Inperioko erregea izan zen K. a. 404tik hil zen arte. Bere jatorrizko izena Arsazes zen, baina Artaxerxes izena hartu zuen tronu izen bezala.

Bere anaia txiki Ziro Gaztearen aurrean bere tronuratze nahia defendatu zuen, azken hau, Cunaxako guduan garaitua eta hila izan zelarik, K. a. 401ean. Bere erregealdiaren amaiera aldera, K. a. 366tik K. a. 358 arte, mendebaldeko satrapen matxinada baten aurrean ere beste hainbeste egin behar izan zuen.

Persiaren beste aliatu batzuk ziren espartarrei ere aurre egin behar izan zien, hauek, Agesilao II.aren agindupean, Asia Txikia inbaditu zutelarik. Espartarrei garaitzeko, Artaxerxes II.ak Atenas, Tebas eta Korinto erosi zituen, Espartaren aurka altxatu ziren hiriak, Korintoko Gerra hasiz. K. a. 386an, Artaxerxes II.ak, bere aliatuak bertan behera utziz, Espartarekin Antaltzidasen Bakea adostu zuen. Hitzarmen honek, Anatoliako kostaldean zeuden Jonia eta Eoliako hiri greziarren kontrola, persiarrei itzuli zien, Esparta, Grezia penintsularrean botere nagusi bezala uzten zuen bitartean.

Grezian izan zuen arrakasta gora-behera, Egipto, arrakastaz matxinatu zena bere erregealdiaren hasieran, independente mantentzen zen. Egipto K. a. 373an birkonkistatzeko saiakera, erabateko porrota izan zen, baina, euren azken urteetan, persiarrek, egiptoar-espartar armada bat garaitzea lortu zuten, hauek Fenizia konkistatu nahian zebiltzanean.

Eraikuntza aktibitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Dario II.a
Persiar Inperioko erregea
K. a. 404-K. a. 358
Ondorengoa
Artaxerxes III.a


Aurrekoa
Dario II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVII. dinastia
Ondorengoa
Amirteo
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artaxerxes II.a Aldatu lotura Wikidatan