Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Tamainak axola du

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behin batean, Ipar-mendebaldeko herrialde urrun batean, inkesta bat egin zuten ikasleen kultura zientifikoa neurtzeko...
  • Konpetentzia zientifikoa eta matematikoa (DBH4, Batx1, Batx2)

Behin batean, bigarren hezkuntzako ikasleen kultura zientifikoa neurtzeko, inkesta erraldoi bat egin ei zen hemen gogoratu nahi ez dugun Ipar-mendebaldeko herrialde urrun batean.

Galderetako bat hauxe zen:

Ordenatu honako lau elementu hauek txikienetik handienera :
Atomo – Birus – Zelula – Molekula.

Lau aukera ematen ziren:

a) A > B > Z > M
b) A > M > B > Z
c) Z > M > A > B
d) B > A > Z > M

1.- Zein da, zure ustez, erantzun zuzena?

2.- Lau aukera horien emanda, zein da ausaz asmatzeko probabilitatea?

3.- Inkestari erantzun ziotenen artean heren batek asmatu zuela esaten badigute, zelan interpretatzen dugu datu hori? Kultura zientifiko altua edo baxua erakutsi zuten ikasle horiek? Zergatik?

4.1.- Zenbat modutan ordena daitezke lau elementu horiek? (A, B, Z eta M letra horiek aukeran direlarik, zenbat 4kote ezberdin osa daitezke?)

Ikus:

4.2.- Inkestan, lau aukera bakarrik eman beharrean, besterik gabe Atomo – Birus – Zelula – Molekula elementuak txikienetik handienera ondo ordenatuta idazteko eskatuz gero, zein izango zen ausaz asmatzeko probabilitatea?

5.- Euskaldunok gogoratu nahi ez dugun Ipar-mendebaldeko herrialde horretako ikasleak baino askoz jantziago gabiltzanez zientzia kontuetan, zera eskatuko dizugu:

5.1.- Lehenengo zuk bakarrik, eta Interneten begiratu gabe. Ordenatu txikienetik handienera 1. koadroan alfabetikoki ordenatuta dauden 22 elementuak: (ikus beherago 1. koadroa).
5.2.- Geroago, zure ikaskideekin eztabaidatuz, eta Interneten begiratu gabe, ordenatu txikienetik handienera 1. koadroko 22 elementu horiek: (ikus beherago 1. koadroa).
5.3.- Nola uste duzu lortu duzu(e)la emaitza hobea, bakarka edo taldean erabakiak hartuz? Zergatik?
5.4.- Lan taldean, eta oraingoan euskarazko Wikipedian, Txikipedian eta Interneteko beste webgune batzuetan begiratuz, ordenatu txikienetik handienera alfabetikoki ordenatuta dauden 22 elementu horiek.
1. koadroa:
«
  1. akaro,
  2. Andromeda galaxia,
  3. atomo,
  4. bakterio,
  5. birus,
  6. Brasil (estatuaren lurraldea)[1],
  7. Eguzki(a Amandrea) izenarekin ezagutzen dugun izarra,
  8. Esne Bidea Galaxia,
  9. galaxien kumulua,
  10. gure (Ama) Lurra izenarekin ezagutzen dugun planeta,
  11. Indiako Ozeanoa,
  12. izar gorri erraldoi bat,
  13. izar gorri nano bat,
  14. Kanada (estatuaren lurraldea),
  15. molekula,
  16. Plank luzera,
  17. quark,
  18. sekuoia bat (zuhaitza mota),
  19. supernoba (izar mota bat),
  20. Txina (estatuaren lurraldea),
  21. unibertsoa,
  22. zelula.
»

1. koadroa


Lagungarri:

  1. (Ingelesez) «Ikusi webgune hau: Size of Netherlands compared to Belgium www.mylifeelsewhere.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-25 - Munduko estatu edo lurralde gehiago gehitu daitezke 1. koadroan eta Webgune hau erabil daiteke estatuen lurraldeen azalerak konparatzeko.).


6.- Goiko 1. koadroako elementu guztiak txikienetik handienera ordenatu eta gero, galdera bat: luzerak, azalerak eta bolumenak bereizi dituzue eta hiru multzo egin dituzue... edo multzo bakarrean elementu horiek guztiak elkar konparatzeko atrebentzia izan duzue ;-)?

7.- Nazioarteko Unitate Sistemako unitateak erabiliz, SI sistema erabiliz, eta notazio zientifikoa erabiliz, eman 1. koadroako elementuen neurriak, gaur egun ezagutzen den zehaztasunarekin, eta behar denean tarteak emanez. Adibidea; birus: euskarazko Wikipedian esaten da birusen tamaina 24 nanometrotik hasi eta 300 nanometroetarainokoa dela, tarte hori ematen da. Neurri horiek metro luzera unitatean eman beharko genituzke (eta hamar ber minus bederatzi erabili beharko genuke, gogoratuz Nanometro 1 = 10-9 metro dela), eta zehaztu beharko genuke neurri horiek, nolabait, birusen diametroa deskribatzen dutela, ez bolumena).


Super erronka:[aldatu iturburu kodea]

Prozedura:

1.- Idatzi zirriborroa Wikipediako proba-orri batean.
2.- Zure lagunen artean zuzendu eta hobetu.
3.- Eskatu irakasleren bati azken orrazketak egiteko.
4.- Galdetu irakasle horri ea Txikipedian argitaratzeko modukoa ote den egindako lana.
5.- Baiezkoa jasoz gero, argitaratu Txikipedian.

Landuko diren konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki, lan taldeak antolatuz gero, komunikazio gaitasunari lotutakoak eta matematika eta zientzia gaitasunei lotutakoak:

Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.

·
·
·
·