August Wilhelm Schlegel
August Wilhelm Schlegel, geroago von Schlegel (Hannover, Alemania, 1767ko irailaren 8a - Bonn, Alemania, 1845eko maiatzaren 12a) alemaniar idazlea eta pentsalaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Göttingengo Unibertsitatean filologia- eta estetika-ikasketak egin zituen eta 1794an, anaia Friedrichekin batera, Athenäum aldizkaria sortu zuen, erromantizismoa Alemanian ezagutarazteko eta bultzatzeko helburua zuen aldizkaria. Hurrengo urteetan, Alemaniako hainbat unibertsitatetako irakasle izateaz gainera, Shakespeare, Calderón de la Barca eta italiar, portugaldar eta espainiar idazle handien obrak itzuli zituen alemanera.
1804tik aurrera, Europan barrena bidaiatu zuen Madame de Staël frantses idazlearekin batera. Berlingo Unibertsitateko literatura-saileko irakasle izendatu zuten ondoren, eta sanskritoari eta indiar literaturari buruzko azterketak bideratu zituen.
Obra nagusiak: Gedichte (1800, "Olerkiak"); Ion (1803); Über dramatische Kunst und Literatur (1808-1809, "Dramagintza eta literaturgintzari buruz"); eta "Alemaniar poesia eta hizkuntzari buruzko historia" (1818-1819).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.