Azoreak
Azoreak edo Azore uharteak[1] (portugesez, Açores) Portugalgo bi eskualde autonomoetako bat da (Madeira da bestea). Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean kokatuta dago, Iberiar Penintsulatik 2000 bat kilometro ekialdera, Madeiratik 1200 km hego-ekialdera, Eskozia Berritik 2300 km ipar-mendebaldera eta Bermudatik 3500 km hego-mendebaldera.
2.333 km² ditu, eta 2001ean 241.763 biztanle zituen (104 biz./km²).
Ponta Delgada (Sao Miguel) da hiri nagusia eta hiriburuetako bat. Beste bi hiriburuak Angra do Heroismo eta Horta dira.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1427an Henrique printzearen ("Nabigatzailea") zerbitzurako zegoen kapitain batek uharteak topatu zituen, antza denez Gonçalo Velhok. Hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki Alentejo eta Algarvetik joandako jendeak.
Uharteak [aldatu]
Azore uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:
- Erdialdean:
- Ekialdean:
- Santa Maria (97 km2, 5.490 biz.).
- Sao Miguel (759 km2, 130.154 biz.).
Kontzejuak [aldatu]
- Santa Maria:
- Sao Miguel:
- Lagoa
- Nordeste
- Ponta Delgada (65.854 biztanle 2001ean)
- Povoaçao
- Ribeira Grande (28.462 biz.)
- Vila Franca do Campo
- Terceira:
- Angra do Heroismo (35.581 biz.)
- Praia da Vitoria (20.252 biz.)
- Graciosa:
- Sao Jorge:
- Pico:
- Faial:
- Horta (15.063 biz.)
- Flores:
- Corvo:
Inguru naturala [aldatu]
Ponta do Pico (2.351 m), Portugal osoko mendirik altuena, uhartedian dago, Pico uhartean hain zuzen ere.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-13
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez) Azoreetako webgune ofiziala
|
||||||||