Noruz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haft Sīn mahaia, Noruzeko tradizio nagusia.

Noruz edo Norouz (persieraz نوروز ) urte berri tradizionala da Iran, Azerbaijan, Uzbekistan, Tadjikistan, Turkmenistan, Pakistan, Indiako tokiren batzuetan eta kurdoen artean. Turkian eta Asia Erdialdeko herrialderen batzuetan ere ospatzen da.

Noruz, Udaberriaren lehen eguneko jaialdia eta irandar urtearen hasiera da. Elkarteren batzuk, martxoak 21ean ospatzen dute, eta, beste batzuk, udaberriko ekinozioan, martxoak 20, 21 edo 22an izan daitekeena.

Noruz hitza nava = berria eta rəzaŋh = eguna/eguneko argia avesteratik dator; "egun berria" esangurarekin, eta esangura berbera mantentzen du egungo persieran (no = berria eta rouz = eguna).

Ohiko aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noruz, gutxienez 3.000 urtez ospatu da, eta gogor errotuta dago zoroastrismoko erritu eta tradizioetan. Gaur egun, Noruz jaialdia, Persiar Inperioaren barnean egon ziren edo honen eragina jasan zuten herrialde askotan ospatzen da: Iran, Kurdistan, Irak, Afganistan, Ekialde Ertainaren zati batzuk eta Tadjikistan, Uzbekistan, Azerbaijan, Turkmenistan, Kazakhstan eta Kirgizistan antzinako sobietar errepublikak. Zoroastroar parsiek eta Indian bizi diren irandarrek ere ospatzen dute, eta jai eguna da Turkian, non Nevruz edo Bayram turkieraz deitzen den eta Newroz kurdoeraz.

Herrialde askotan, erabiltzen den agurra Ayd-e Norouz Mubarak da (Mubarak = zorionak), persieraz. Turkian, agurra, Bayraminiz Mubarek/ktulu olsun (turkieraz) eta Cejna wa pîroz be (kurdueraz) da.

Zoroastroar egutegiaren Fasli aldaeraren jarraitzaileentzat, Noruz, euren urteko lehen eguna da. Zoroastroar egutegiaren beste aldaera batzuk, Noruz bi aldiz ospatzen dute, bata Jamshedi Noruz bezala, martxoak 21ean, udaberriaren hasiera bezala, eta bigarren Noruz bat uztail edo abuztuan.

Bahaismoaren jarraitzaileek, Iranen sortutako erlijio bat, egun hau ospatzen dute (Naw Ruz deituz) Baha'i egutegian bigarren urte berria eta Hemeretzi Egunen Baraualdiaren amaiera adierazten duen jai erlijioso bat bezala. Persiar bahaiek, berarekin lotutako ohitura asko dituzte, baina beste toki batzuetako bahaiek, tokiko ohituren arabera jai egun bezala ospatzen dute. Amerikar bahai elkarteek, adibidez, laudoriorik gabeko bazkari bat izaten dute, bahai eskrituraren irakurketa eta otoitzekin batera. Naw Ruz, eskrituraren arabera, udaberriko ekinozioan hasten den bitartean, bahaiek, martxoak 21ean ospatzen dute, ekinozio hori ze egunetan den inporta gabe. Egun horretan, ezin dute lan egin, ezta eskolara joan ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Noruz Aldatu lotura Wikidatan