Banat
Europa erdialdeko lurraldea, 1919tik aurrera Hungaria, Jugoslavia eta Errumania artean banatua. Mugak: Transilvania eta Valakia, ekialdean; Tizsa ibaia, mendebalean; Mures ibaia, iparraldean eta Danubio ibaia, hegoaldean. Hungariaren partea txikia da (Szeged hiriaren inguruan). Jugoslaviako Banat (Vrsac hiriaren inguruan), nekazari-lurralde aberatsa da. Errumaniako Banat aldeak 21.800 km2 inguru ditu. Hiriburua: Timisoara (hungarieraz Temesvar). Hiri nagusiak: Arad, Resita, Lugoj eta Caransebes. Timis ibaiaren inguruko ordokia emankorra da (laboreak, patatak eta fruituak). Banateko mendietan ikatza, burdina, manganesoa, kromoa, kobrea eta marmola dago.
[aldatu] Historia
Turkiarrek hartu zuten Banat 1526. urtean. Bi mende geroago Habsburgoko etxeak eskuratu zuen, otomandarren galera bermatu zuen Passarowitzeko itunaren ondorioz (1718). 1779. urtean Hungariako eskualde bihurtu zen. 1920an, Hungariaren, Jugoslaviaren eta Errumaniaren artean banatzeko erabakia hartu zuen Trianongo itunak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.