Izarren argia
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Izarren argia | |
| Izenburua euskaraz | Izarren argia | |
| Urtea | 2010 | |
| Estreinaldia | 2010eko urriaren 22a | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 90 min. | |
| Aurrekontua | 2.000.000 € | |
| Zuzendaria | ||
| Mikel Rueda | ||
| Ekoizleak | ||
| Eduardo Barinaga | ||
| Gidoilariak | ||
| Mikel Rueda | ||
| Aktoreak | ||
| Barbara Goenaga Itziar Lazkano Klara Badiola Amaia Lizarralde Teresa Calo Estibaliz Gabilondo |
||
| Musikagileak | ||
| José Ramón Gutiérrez | ||
| Argazkilariak | ||
| Gonzalo F. Berridi | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| euskara | ||
| Webgunea | ||
| www.izarrenargia.com | ||
Izarren argia 2010 urtean Baleuko S.L.k ekoiztutako euskal filma da, Mikel Ruedak zuzendutako lehendabizikoa[1][2].
Lehendabizikoz Donostiako Zinemaldian 2010eko irailaren 19an aurkeztu bazuten ere[3], zinematan 2010eko urriaren 22an estreinatu zuten.
Euskaraz egindako film honek gaztelaniaz Estrellas que alcanzar eta ingelesez Stars to Wish Upon ditu izenak.
Filmak, Gerra Zibilean, Mutrikuko Saturraran hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten non 1938tik 1944ra 1.500 emakume inguru egon ziren preso. Bertan "Komunismoa desagerrarazteko" aitzakian, 57 ume euren amarengandik urrunarazi zituzten eta matxinatuen aldeko familiei eman[4].
Eduki-taula |
[aldatu] Sinopsia
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Victoria (Barbara Goenaga) 1938an ahizpa eta semearekin batera Saturrarango kartzelan sartutako emakume errepublikarra da. Bertan, mesedeetako mojen eta "Pantera Blanca" (Itziar Lazkano) ardurapean semea kendu ez ezik frankisten gehiegikeriak ere jasango ditu.
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
| Zuzendaritza | Mikel Rueda |
| Gidoia | Mikel Rueda |
| Ekoizle exekutiboa | Eduardo Barinaga |
| Ekoizleak | Baleuko S.L., ETB eta Eusko Jaurlaritza |
| Musikagileak | José Ramón Gutiérrez |
| Argazkilaria | Gonzalo F. Berridi |
| Arte zuzendaria | Pello Villalba |
| Jantziak | Josune Lasa |
[aldatu] Pertsonaiak
- Maite Arrese: Amaordea
- Klara Badiola: Emelina
- Maite Bastos: Sor Teresa
- Aitor Beltrán: Pedro
- Teresa Calo: Sor Angeles
- Sara Cozar: Julia
- Zorion Egileor: Apaiza
- Estibaliz Gabilondo: Sagrario
- Barbara Goenaga: Victoria
- Garbiñe Iñausti: Marisa
- Itziar Ituño: Sor Angustias
- Amagoia Lauzirika: Sor Pilar
- Itziar Lazkano: Pantera Blanca
- Amaia Lizarralde: Jesusa
- Erik Probanza: Miguel
- Patxi Santamaria: Vallejo doktorea
- Mikel Tello: Sarjentu falangista
- Esther Uria: Ana
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Aiestaran, Onintza (2009-6-24), 'Izarren Argia', las mujeres también sufrieron la Guerra Civil española, EiTB, http://www.eitb.com/cultura/cine/detalle/178692/izarren-argia-mujeres-tambien-sufrieron-guerra-civil-espanola/
- ↑ Gartzia, Erik (2009-06-25), «Esperantzara kondenatuak», Berria, http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-06-25/036/007/esperantzara_kondenatuak_izarren_argia_filmatzen_hasi_dira_36ko_gerran_saturraranen_emakumeentzat_sortutako_espetxean_girotutako_pelikula_mikel_rueda_da_filmaren_zuzendaria_eta_barbara_goenaga_protagonista_nagusia.htm
- ↑ ««Izarren argia» de Mikel Rueda competirá en Zabaltegi de Zinemaldia», Gara, 2010-8-10, http://www.gara.net/paperezkoa/20100810/214722/es/Izarren-argia-Mikel-Rueda-competira-Zabaltegi-Zinemaldia
- ↑ «Saturrarango emakumezkoen kartzelan gertaturikoa kontatuko du 'Izarren argia' filmak», Argia, 2009-06-25, http://www.argia.com/albistea/saturrarango-emakumezkoen-kartzelan-gertaturikoa-kontatuko-du-izarren-argia-filmak-2
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) IMDB Datu-basean