Bedua
- Artikulu hau Urola ibaiaren uharteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Bedua (Zestoa).
Bedua Urola ibaiaren estuarioaren goialdean dauden meandroak eta uharteek duten izena da. Eskuinaldean eta iparralderantz Artadiko San Migel auzoa dago, eta ezkerraldean aldiz Narrondo eta Oikia, hiruak Zumaiako auzoak direlarik. Zestoako lurrak ere pixka bat hegoalderantz gelditzen dira, hurbil xamar.
Antzinean ingurune hau padura zen nagusiki, baina historian zehar gizakiak lehortu eta nekazaritzarako eta industriarako erabili du.
Naturaren aldetik, bestela, itsasaldiek eta ibaiak ekarritakoak ekosistema berezia sortu dute, hala flora nola fauna.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)"Beduako meandroa eta uharteak" (Zumaiako udal webgunean)
| Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billano • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia |
||