Begoña Muruaga Laca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Muruaga Laca

Bizitza
JaiotzaBermeo, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, irakaslea, euskara teknikaria, feminista eta aktibista

Begoña Muruaga Laca (Bermeo, Bizkaia, 1953) euskal filologoa, irakaslea, euskara eta kultura-teknikaria, María de Maeztu Fórum Feministaren sortzailea eta feminista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeon jaio zen, 1953an, eta 1975ean Bilbora joan zen bizitzera.[1] Euskal Filologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza profesionala euskararekin lotuta egon da hainbat arlotan: AEKko irakaslea, Gasteizko Udalekoa, Arabako Foru Aldundian hizkuntza-normalkuntzako teknikaria.[3] 2010. urtetik legegintzaldiaren amaierara arte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Sustatzeko zuzendaria izan zen.[4] Arabako hiriburuko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean amaitu zuen bere ibilbide profesionala, kultura-teknikari gisa.[2]

Ibilbide feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70eko hamarkadaren amaieratik mugimendu feministan parte hartzen hasi zen eta 1977an Arabako Emakumeen Asanbladan sartu zen.[5]

María de Maeztu Forum Feministaren sortzaileetako bat da.[6] Proiektu hori 1986an sortu zen, hainbat lanbide eta politika-arlotako emakumeak Zarautzen bildu zirenean, Eusko Jaurlaritzari transferitutako berdintasunaren arloko eskumena gara zezan eskatzeko. Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiei aurkeztu zieten proposamen baten ondorioz, Emakunde (Emakumearen Euskal Erakundea) sortu zen, eta elkarte horretan parte hartzen jarraitzen du.[5][6]

Aldizkari eta talde-lan argitalpen batzuez gain, Euskal Herriko komunikabideen ohiko kolaboratzailea da.[2][7] Esate baterako, iritzi-artikulu ugari idatzi ditu El Correo egunkarian zein Galde aldizkarian, eta sarritan parte hartu du irratietan (Radio Gasteiz-EITB, SER katea).[8][9][10][7] Auñamendi Eusko Entziklopedian parte hartu du eta hainbat hitzaldi ere eman ditu.[11][12]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1990ean Emakundek lehen saria eman zion RNE Radio 5eko «Espacio de Mujer» irrati atalean, «La Tarde» magazinaren barruan egindako ekarpenengatik.[13]
  • 1990ean Kazetaritzaren ataleko Emakunderen hirugarren saria, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat egunkaritan argitaratutako artikuluengatik.[13]
  • 2013an Urriko Arabarra, El Correo egunkariaren aintzatespena, María de Maeztu Foro Feminista sortzeagatik.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Begoña Muruaga Laca