Beni Hassan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Robertsek 1838 inguruan egindako Beni Hassango hilobi baten marrazkia

Beni Hassan edo Beni Hasan (arabieraz بني حسن) Egipto Ertaineko hiri bat da, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dagoena, El-Minyatik 20 kilometro inguru ekialdera eta Kairotik 270 kilometro inguru hegoaldera. Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, Pakhet jainkosaren gurtza gunea zen.

Inguruak, XI eta XII. dinastiatan datatua dagoen nekropoli bat du Niloren ekialdeko ibarrean; bertako hilobiak, Goi Egiptoko XVI. nomoko gobernariek erabili zituzten.

Eduki-taula

[aldatu] Hondar arkeologikoak

[aldatu] Nekropolia

Jety eta Baqeten hilobietarako sarrera

Hilobiak, harkaitzean zulatuak daude, ibaitik ekialdera, eta garai bereko beste batzuen antzekoak dira. Gehienek, antzerako antolaketa bat dute, harkaitzean zizelkaturiko sarrera batekin eta zutabedun gela handi batekin. Apaintzaileek, hildakoaren biografia zein beste eszena batzuk irudikatu zituzten.

Nekropoli erraldoiko hogeita hemeretzi hipogeoetatik, hamabik, interes handiko apaindura muralak dituzte, nekazal bizitzako gaiak eta beiraren, artisauen, urreginen eszenak etab... irudikatuz. Apaindura hauek, Inperio Ertaineko ohikoak, bereziki nabarmenak dira Khnumhotep II.aren hilobian, XII. dinastiako nomarka, non asiar karabana bat, ahate ehizaldi bat eta piku biltze bat ikus daitezkeen.

Hogeita hemeretzi hilobietatik lautan, sar daiteke:

Borroka eszenak. 15. hilobiaren apaindura.

[aldatu] Pakheten tenplua

Handik gertu, Pakhet jainkosaren tenplua dago, harkaitzean zulatua Hatshepsuten aginduz. Sarreran, hiksoek ekarritako hondamendiei buruzko idazkun bat zuen.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Beni Hassan
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak