Bertrand Tavernier
Bertrand Tavernier (Lyon, Frantzia, 1941) frantses zinemagilea eta kritikaria da. Zinema-kritikaria da, eta zinemari buruzko liburuak idatzi ditu, besteak beste, Trente ans de cinéma américain, J.P. Coursodonekin batera.
Biografia [aldatu]
Gidoiak idazten aritu zen hasieran, eta 1974an egin zuen lehen filma, L´horloger de Saint Paul, Georges Simenonen eleberri batean oinarritua. Tavernier gaur egungo frantses zinemako zuzendaririk garrantzitsuenetako bat da. Filmak: Que la fête commence (1975); Le juge et l´assasin (1975, "Epailea eta hiltzailea"); La mort en direct (1980, "Heriotza zuzenean"); Une semaine de vacances (1980, "Aste beteko oporra"); Coup de torchon (1981), Jim Thompsonen eleberri batean oinarritua; Un dimanche à la campagne (1984, "Igande bat landan"); Mississippi Blues (1983), Round Midnigth (1986), jazzari buruzko filmak; La vie et rien d´autre (1989, "Bizitza eta beste ezer ez"), gerra gogor salatzen duen filma; Daddy Nostalgie (1990); La guerre sans nom (1991, "Izenik gabeko gerra"), Aljeriako gerrari buruzko dokumentala; eta L-627 (1992).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.