Biafra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biafrako Errepublika
Republic of Biafra

1967 – 1970
Errepublika
Flag of Biafra.svg
Goiburua
Peace, Unity, Freedom
"Bakea, Batasuna, Askatasuna"
Ereserkia
Fitxategi:Land of the Rising Sun
Biafra independent state map-en.svg
Independentzia aldarrikatu 1967ko maiatzaren 30a
Nigeriar-Biafrar Gerra 1970eko urtarrilaren 15a
Hiriburua Enugu
Hizkuntza(k) Ingelesa (ofiziala), Igbo, Efik/Annang/Ibibio, Ekoid
Dirua Biafrar libera
Aurrekoa
Flag of Nigeria.svg Nigeria
Ondorengoa
Nigeria Flag of Nigeria.svg


Biafra[1], ofizialki Biafrako Errepublika (ingelesez: Republic of Biafra) Nigeriako hego-ekialdean zegoen estatu sezesionista izan zen. Biafran igbo herria bizi zen gehien eta 1967ko maiatzaren 30etik 1970eko urtarrilaren 15era iraun zuen. Igbo herriak inguruko beste herriekin arazo ekonomiko, etniko, kultural eta erlijiosoak zituenez independentzia aldarrikatu zuen. Errepublika berriarentzat Biafrako golkoaren izena aukeratu zuten[2]. Aldarrikapen honek Nigeriako Gerra Zibila edo Nigeriar-Biafrar Gerra eragin zuen.

Gabon, Haiti, Boli Kosta, Tanzania eta Zambiak baino ez zuten ofizialki herrialde berria aintzatetsi, hala ere Israel, Frantzia, Portugal, Rhodesia, Hegoafrika eta Vatikanoren laguntza jaso zuen[3].

Chukwuemeka Odumegwu-Ojukwuk independentzia aldarrikatu zuenean, herrialdeak 76.400 km²-ko azalera eta 13 miloi biztanle zituen, horietatik erdia igbo herrikoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-03-30), 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0167.pdf .
  2.   Room, Adrian (2006), Placenames of the World: Origins and Meanings of the Names for 6,600 Countries, Cities, Territories, Natural Features and Historic Sites, McFarland & Company, 58. orrialdea, ISBN 0786422483 .
  3.   Nowa Omoigui, Federal Nigerian Army Blunders of the Nigerian Civil War - Part 2, http://www.dawodu.com/omoigui25.htm .


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Biafra

Koordenatuak: 6°27′N 7°30′E / 6.450°N 7.500°E / 6.450; 7.500


Historia
Nigeria
Artikulu hau Nigeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.