Bob Marley

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bob Marleyk Zurichen kontzertua
Bob Marleyk Zurichen kontzertua

Robert Nesta Marley, ezagunagoa Bob Marley izen laburtuaz, (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar abeslari, gitarrista, konpositore eta aktibista jamaikarra izan zen.


Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Nime Milen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Karibe itsaso bazterrean. Cella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain txuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean arratsaldero, Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.

Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bob-ek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, zein bere senar berriarekin bizi zen. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen, 1966. urteko apirilaren 23an Haiele Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren delako "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berri hau kantu berrietan islatuko da.

Bere lagun Bunny eta Peter-ekin, talde berri bat sortzen dute: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle honek taldearen lana goitik behera iraultzen du, beren lan onenei emaitzak ematen, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, etab.

1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta haundia izan zuen, eta honek, Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera bultzatzen die. 1973. urean beste diska berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.

Bunny eta Peter-rek taldea uzten dute bakarkako lanak hasteko. Marcia Griffitsh, Bob-en emazte berriak, eta Judy Mowatt-ek ordezkatzen dituzte. Taldea Bob Marley & The Wailers deitzera pasa zen. 1975. urtean Natty Dread argitaratzen dute eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.

1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko honek listetan emaitza honak izan zituen eta Bob-en onenetariko bat moduan kontsideratu zen. Bere kantak gai asko ikutzen zituen: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala alegia.

1976. urteko abenduaren 5etan, Bob, kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, pakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.

Hurrengo urtean Exodus(1977) diskoa argitaratuko du, Inglaterran arrakasta haundia izango zuena. Urte horretan ere Kaya argitaratuko du, arrakasta berri bat, maitasunari eta marihuanari buruzko kantuez osatua. Babylon By Bus(1978) diskoa atera zuen Europa eta Afrikatik egindako bira baten ondorioz. Gero Afrika bisitatu zuen eta Survival diskoa atera zuen, afrikarren omenez.

1980. urtean, hauteskunde kanpaina bortitza zenean Jamaican, Michael Manley eta Edward Seaga aurkarien artean tregoa bat lortu zuen. Uprising argitaratu zuen(1980, izugarrizko arrakasta izan zuena, besta bira europear bat ekarri ziona. Bira hau amaitu zenean, Bob oso gaixo jarri zen kantzerrarekin. Pentsatzen da Londresen futbolean jokatzen hankako hatzapar batean egin zuen zauri baten ondorioz etorri zitzaiola gaixoa; hau jendeak pentsatzen zuena zen, egia izan ez arren, kantzerra ez delako sortzen horrelako zauri batetik. 1978. urtean medikuek oina mozteko esaten zioten, baina ukatu egin zuen, badirudi bere ideia rastafariengatik.

1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.

[aldatu] Datu Bitxiak

Bob Marley-k kontzertu baten aurretik, Superman, Iron Man, Spiderman, Hulk, Batman eta horrelako istorioak irakurtzen zituen

[aldatu] Liburuak

[aldatu] Diskoak

Album-a Banda Urtea Diskografika
The Wailing Wailers The Wailers 1966 Studio One
The Best of the Wailers The Wailers 1970 Beverley's
Soul Rebels The Wailers 1970 Upsetter/Trojan
Soul Revolution The Wailers 1971 Upsetter/Trojan
Soul Revolution Part II The Wailers 1971 Upsetter/Trojan
African Herbsman The Wailers 1973 Upsetter/Trojan
Catch a Fire The Wailers 1973 Island/Tuff Gong
Burnin' The Wailers 1973 Island/Tuff Gong
Rasta Revolution Bob Marley & The Wailers 1974 Upsetter/Trojan
Natty Dread Bob Marley & The Wailers 1974 Island/Tuff Gong
Rastaman Vibration Bob Marley & The Wailers 1976 Island/Tuff Gong
Exodus Bob Marley & The Wailers 1977 Island/Tuff Gong
Kaya Bob Marley & The Wailers 1978 Island/Tuff Gong
Survival Bob Marley & The Wailers 1979 Island/Tuff Gong
Uprising Bob Marley & The Wailers 1980 Island/Tuff Gong
Confrontation (álbum póstumo) Bob Marley & The Wailers 1983 Island/Tuff Gong

[aldatu] Zuzeneko diskak

Bob Marley in Saint Steven 1973 Luisbiel records

Album-a Urtea Diskografika
Live! 1975 Island/Tuff Gong
Babylon by Bus 1978 Island/Tuff Gong
Talkin' Blues (grabado en 1973) 1991 Island/Tuff Gong
Live at the Roxy (grabado en 1976) 2003 Island/Tuff Gong

[aldatu] Errekopilazioak

Album-a Kaleratze-urtea Diskografika
Interviews 1981 Island/Tuff Gong
Legend 1984 Island/Tuff Gong
Rebel Music 1986 Island/Tuff Gong
Songs of Freedom 1992 Island/Tuff Gong
Natural Mystic: The Legend Lives On 1995 Island/Tuff Gong
Bob Marley: Reggae Legend 1999 St. Clair
One Love: The Very Best of Bob Marley & The Wailers 2001 Island/Tuff Gong
Bob Marley and The Wailers: Trenchtown Rock (Anthology '69 - '78) 2002 Trojan Records
Gold 2005 Island/Tuff Gong
Africa Unite: The Singles Collection 2005 Island/Tuff Gong
"Bob Marley and The Wailers. Universal Clasic" 2004 Universal
Tresna pertsonalak