C bitamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
azido askorbikoaren egitura kimikoa

C bitamina, azido askorbiko bezala ere ezaguna dena, gizakiak, batik bat, barazki, esnea eta fruta zitrikoen bidez lortzen duen bitamina bat da.

Bitamina oso apurkorra da, beroak, argiak eta lehortzeak suntsitzen baitute. Horregatik, kontserbek eta esne esterilizatuak ez dute.

Animalia eta landare ugarik ekoizten dute, glukosa izanik bide anaboliko horien molekula aitzindaria. Gizakiak, aldiz, ezin du sintetizatu, dietaren bitartez hornituz.

Eduki-taula

Bitaminaren gabezia [aldatu]

Abitaminosi edo bitamina honen faltak, eskorbuto izeneko gaixotasuna eragiten du. Gainera, "askorbiko" izena, gaixotasun honetatik datorkio C bitaminari.

Bitamina honen landare-iturri garrantzitsuak [aldatu]

Funtzioa [aldatu]

A Bitamina bezala, C bitamina ere, bitamina antioxidatzailea eta erradikal askeen eraginagandik babesten du gorputza, honela, zahartzaro goiztiarra eragotziz. Gainera, beste mineral eta bitamina batzuen absortzioa errazten du (esaterako, burdinarena), Alzheimerra eta arteriosklerosia bezalako gaixotasunagandik babesten du, hortz eta entzien garapenean parte hartzen du, zaurien orbaintza-prozesuan eta kolagenoaren eraketan ere, bihotzeko gaixotasunetatik babesten du... Linus Paulingek egindako aurkikuntzek, C bitaminak, gorputzaren babes sistema indartzen zuela eta gripeagandik babesten zuela zioten, baina, 1990etik aurrera eginiko ikerketek, guzti hori ezeztatzen dute.

Bitamina honen eguneroko dosia [aldatu]

Ez dago batere argi zein den gorputzak behar duen bitamina honen kopurua. Izan ere, gizakiak, beste edozein primatek baino 50 aldiz gutxiago behar du bitamina honetatik. Erakunde ezberdinen arabera, honela izango litzateke: Erresuma Batuan dagoen Food Standards Agencyk dioen eguneko 40 miligramoko kopurutik, Robert Cathcartek dioen gehienezko 200.000 miligramoko kopururarte. Azken honek, dosia igotzen du, pertsonari beherakoa egiten zaion arte. Orduan, beherakoa eragiten ez duen gehienezko dosia gomendatzen du. Baina, berez, ohi, eguneko 60 miligramoko dosia gomendatzen da.

Kontrako eraginak [aldatu]

Egunean 3 miligramo baino gehiagoko dosi batek, gernu aparatuan harriak sor ditzake, baita eskorbutoa sortu.

Beste erabilera batzuk [aldatu]

Produktu enbasatu askoren kontserbarako gehigarri gisa ere erabiltzen da. Kasu honetan, edukiontzian, E 330 jartzen du.

Kanpo loturak [aldatu]