Laranja

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau frutari buruzkoa da; koloreari gaitzat duena beste hau da: Laranja kolore
Citrus sinensis.jpg

Laranja jatorriz Asiakoa den laranjondoak ematen duen fruta zitriko jangarria da. Izatez, azal gogor eta lodiko hesperidio bat da. Bere mamia zukuz betetako hainbat atalez osaturik dago. Aberatsa da C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan.

Laranja aspaldian sortutako hibridoa da, seguru asko arabisagarraren eta mandarinaren nahastea.

Laranja hitzaren jatorria itxura batean sanskritoa ("narang") edo tamilera da. Beren jatorria Asiako hego-ekialdean dago, Indian, Vietnamen edo Txinako hego-ekialdean. Citrus x sinensis zuhaitzaren fruituari "laranja gozo" esaten zaio, Citrus x aurantium espezieak ematen duen "laranja mingots"-etik bereizteko.

Munduan gehien kontsumitzen den frutetako bat da. Klima epel eta hezea duten eskualdeetan lantzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Barietateak

[aldatu] Informazio nutrizionala

Laranja
100 gramoko balio nutrizionala[1]

ura: 86,75 g errautsa: 0,44 g zuntz: 2,4 g balio energetikoa: 47 kcal
karbono hidratos: 11,75 g azukrea: 9,35 g proteina: 940 mg lipido: 120 mg
Oligoelementuak
potasio: 181 mg kaltzio: 40 mg fosforo: 14 mg magnesio: 10 mg
burdina: 100 µg zink: 70 µg kobre: 45 µg sodio: 0 mg
Bitaminak
C bitamina: 53,2 mg B1 bitamina: 87 µg B2 bitamina: 40 µg B3 bitamina: 282 µg
B5 bitamina: 250 µg B6 bitamina: 60 µg B9 bitamina: 0 µg B12 bitamina: 0 µg
A bitamina: 225 UI erretinol: 0 µg E bitamina: 0,18 µg K bitamina: 0 µg
Gantz-azidoak
gantz-azido saturatuak: 15 mg gantz-azido monoinsaturatuak: 23 mg gantz-azido poliinsaturatuak: 25 mg kolesterol: 0 mg

[aldatu] Ekoizpena

FAOren arabera, hauek dira munduko ekoizlerik handienak (2005ean, tonatan):

1. BrasilBrasil 17.804.600
2. Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 8.393.276
3. MexikoMexiko 4.112.711
4. IndiaIndia 3.100.000
5. TxinaTxina 2.412.000
6.  Espainia 2.294.600
7. ItaliaItalia 2.201.025
8. IranIran 1.900.000
9. EgiptoEgipto 1.789.000
10. PakistanPakistan 1.579.900

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Laranja
Wikiztegia
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:
Laranja
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak