Carmen Balcells

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Balcells

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Balcells Segalà
JaiotzaLes Oluges1930eko abuztuaren 9a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2015eko irailaren 20a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeditorea eta literatura-agentea
Enplegatzailea(k)Seix i Barral (en) Itzuli
RBA (en) Itzuli
Jasotako sariak

Carmen Balcells Segalà (Santa Fe de Segarra, Olujas, Lleida, 1930eko abuztuaren 9a - Bartzelona, 2015eko irailaren 20a) literatura-agente kataluniarra izan zen.[1][2] Egileek estimu handian zuten, biziarteko kontratuak eta argitaletxeen beste gehiegizko baldintzak kentzea lortu zuelako; eta, era berean, liburu baten lagapen klausulak denbora mugatu baterako baino ez izatea.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazari familia jabe txiki bateko lau anaia-arreben nagusiena zen. Santa Fe De Segarra herrian jaio zen. Segarra eskualdean dagoen 50 biztanleko lleidar herri txikia da.

Lehen hezkuntza bere jaioterrian ikasi zuen.

1946an haren familia Bartzelonara joan zen bizitzera, eta bertan Carmenek literaturarekin zerikusirik ez zuten lan desberdinak egin zituen.[4]

1955an, Jaume Ferrán poeta espainiarrarekin eta garai hartako beste idazle nabarmenekin harremanetan jarri zen: Ferrater anaiak, Jaime Gil de Biedma, Carlos Barral, Juan Goytisolo, Josep Maria Castellet, eta abar. Ondoren, ACER agentzia literarioak Bartzelonan zuen ordezkari moduan lan egiten hasi zen, Vintilă Horia idazle errumaniarraren jabetzakoa zena. Geroago Parisera joan zen bizitzera, eta Agencia Literaria Carmen Balcells sortu zuen.

Egile atzerritarren itzulpen eskubideen kudeaketarekin hasi zen lanean. Luis Goytisolo izan zen ordezkatu zuen lehen idazle espainiarra eta haren ondoren egile nabarmen ugari ordezkatu zituen: Gabriel García Márquez, Mario Vargas Llosa, Julio Cortázar, Carlos Fuentes, Pablo Neruda, Miguel Delibes, Álvaro Mutis, Camilo José Cela, Vicente Aleixandre, Gonzalo Torrente Ballester, Manuel Vázquez Montalbán, José Luis Sampedro, Terenci Moix, Juan Carlos Onetti, Jaime Gil De Biedma, Carlos Barral, Josep Maria Castellet, Juan Goytisolo, Alfredo Bryce Echenique, Juan Marsé, Eduardo Mendoza, Isabel Allende, Rosa Montero eta Gustavo Martín Garzo, besteak beste.

1981ean RBA zerbitzu editorialen agentzia sortu zuen, Ricardo Rodrigoren eta Roberto Altarriba editorearen ondoan. Urte batzuk geroago utzi egin zuen, bere bazkideak Planeta de Agostini argitaletxearen zuzendari bihurtu zirenean eta argitaletxean zuen egoera agente literario izatearekin batera ezina zela iritzita.[5]

Ia 40 urtez lan egin ondoren, 2000. urteko maiatzean Balcellsek iragarri zuen erretiroa hartzen zuela agente literario gisa, Arte Ederren urrezko domina jaso ondoren eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) honoris causa doktore izendatu ostean[6] Haren agentzia literarioa Gloria Gutiérrez-ek zuzendua izatera pasa zen.

Hala ere, 2008an berriro itzuli zen agentzia zuzentzera, egile garrantzitsuak galdu zituztelako: Guillermo Cabrera Infante eta Roberto Bolaño (argitaratze sektorean "Txakala" ezizenaz ezagutzen zen Andrew Wylie-ren agentziara joan zirelako); Gonzalo Suárez, Luisge Martín eta Daniel Vázquez Sallés.

Balcells Andrew Wylierekin elkartu zen munduko agentzia literario garrantzitsuenetakoa sortzeko.

Sei Literaturako Nobel Sari ordezkatu zituen: García Márquez, Vargas Llosa, Asturias, Cela, Aleixandre eta Neruda.

2010ean Kultura Ministerioak bere 50 urteko artxibo pertsonala erosi zion 3 milioi euroren truke.

Carmen Balcells 2015eko irailaren 20an hil zen Bartzelonako bere etxean, 85 urterekin.[1][7][8]

Hil ostean, bere seme Luis Miguel Palomares (1964) bihurtu zen Balcells agentziaren jabe eta zuzendari bakarra.

2016ko urtarrilaren 12an omenaldi bat egin zioten Carmen Balcellsi Bartzelonako Palau de La Músican.[9] Idazle garrantzitsuak joan ziren omenaldira Carme Riera, Mario Vargas Llosa, Eduardo Mendoza eta Miquel de Palol. Erakunde asko ere egon ziren ordezkatuta omenaldian. Jaume Asens alkateordeak José María Lassalle Kultura Estatu-idazkariari esan zion Balcells agentziaren artxiboarentzat lekurik egokiena Bartzelona dela, artxiboa Estatuak erosi zuen arren. Carmen Balcells fundazio baten sorkuntza ere eztabaidatu zuten, Bartzelonan egoitza izango lukeena.[10]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean Luis Palomaresekin ezkondu zen Carmen Balcells. Hiru urtera haien seme bakarra jaio zen: Luis Miguel (1964an). Amaren negozioaren jabekidea izan arren, ez zuen parte hartu, ama 2015ean hil arte. Orduan osorik jaso zuen jabetza eta 51 urteetan enpresa zuzentzen hasi zen.[4]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra hispaniarren munduan agente literario ezagunena izan zen.[11][12] Horregatik, errekonozimendu ugari jaso zituen. Hurrengoak nabarmentzen dira:

  • 1997: Bartzelonako Ohorezko Domina.
  • 2000: Batzelonako udalak ematen duen Meritu Artístikoari Domina.[13]
  • 2000: Arte Ederren Urrezko Domina.
  • 2005: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Honoris causa doktore titulua.[14]
  • 2006: San Jorgeren Gurutzearen saria.
  • 2006: Montblanc Emakumea saria.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Geli, Carles. (2015-09-21). «Muere Carmen Balcells, la gran agente literaria en español» El País (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  2. García, Quique. (2015-09-21). «Muere Carmen Balcells, 'Mamá Grande'» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  3. Lucas, Antonio. (2008-10-06). «Carmen Balcells: 'He pensado vender la agencia, ¿pero a quién?'» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2008-10-06).
  4. a b Carmen Balcells. (Noiz kontsultatua: 2015-09-21). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  5. «Carmen Balcells, la agente literaria más importante de las letras hispanas» La Vanguardia 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  6. Vargas Llosa, Mario. (2000-08-20). «El jubileo de Carmen Balcells» El País (Noiz kontsultatua: 2016-09-21).
  7. «Muere Carmen Balcells, la agente literaria del boom latinoamericano» BBC 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  8. «Murió Carmen Balcells, la representante de los grandes escritores» Clarín 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  9. Salinas de Gortari, Carlos. (2016-01-22). «Carmen Balcells, el brillo de sus ojos» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2016-01-22).
  10. Alós, Ernest. (2016-01-13). «Homenaje a Carmen Balcells de sus "niños mimados"» El Periódico (Noiz kontsultatua: 2016-01-13).
  11. Cruz, Juan. (2007-03-11). «Carmen Balcells. Autorretrato de una dama» El País (Noiz kontsultatua: 2015-09-21).
  12. «Balells, la dueña del boom» Clarín 2016-01-22 (Noiz kontsultatua: 2016-01-22).
  13. «Carmen Balcells recibirá la medalla al mérito artístico» El País 2000-10-12 (Noiz kontsultatua: 2000-10-12).
  14. «Carmen Balcells, doctora 'honoris causa' de la UAB» El País 2005-10-10 (Noiz kontsultatua: 2005-10-10).
  15. «Carmen Balcells recibe con ironía el Premio Montblanc Mujer» El Periódico 2006-11-15 (Noiz kontsultatua: 2006-11-15).

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]