Carmen Laforet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Carmen Laforet Díaz (Bartzelona, 1921 - Majadahonda, 2004) espainiar eleberrigilea izan zen. 1944an, lehenbiziko Nadal nobela-saria irabazi zuen, Espainiako literaturaren azken hamarkadetako historian argitalpen garrantzitsuenetako bat izan zen Nada (Ezer ez) eleberriarekin. Kontakizun horretan, Andrea protagonista eta kontalariak gerra ondorengo Bartzelonako giro hertsi eta itogarria erakusten zuen, eta Laforetek bikaintasun osoz jaso zuen, beste inork ez bezala, garai hartako eguneroko errealitatea. Eleberrigile horren hurrengo lanek ez zuten lehen eleberri haren mailarik lortu, baina narratiba pertsonal eta erakargarria osatu zuen: La isla y los demonios (1952, Uhartea eta deabruak); La llamada (1954, Deia); Menorca saria eman zion La mujer nueva (1955, Emakume berria); jarraipenik gabeko trilogia baten hasiera izan zen La insolación (1963, Intsolazioa); Paralelo 35 (1967, 35. Paraleloa); eta La niña y otros relatos (1970, Neskatila eta beste kontakizun batzuk).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]