Charles Vidor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Charles Vidor (Jaiotza-izena: Vidor Károly; Budapest, 1900 - Viena, 1959) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen, jatorriz hungariarra. Familia judu bateko semea zen, eta Hungariako armadan ibili zen Lehen Mundu Gerran. Alemaniako UFA (Universum Film AG) produkzio-etxean lan egin zuen, eta 1924an Estatu Batuetara joan zen. The Mask of Fu Manchu (1932) izan zuen lehen film luzea. Columbia produkzio-etxerako lan egin zuen, eta, besteak beste, Chopin, George Sand, Hans Christian Andersen eta Franz Liszten biografiak filmatu zituen. Gilda (1946) du filmik bikainena eta ezagunena. Beste film aipagarri batzuk: Blind Alley (1939); Cover Girl (1944); A Song to Remember (1945); The Loves of Carmen (1948); Love Me or Leave Me (1955); A Farewell to Arms (1957, Adio armei).

Vienan hil zen, bihotzeko baten ondorioz, 58 urte zituela. Song Without End filma zuzentzen ari zen, hil zenean, eta George Cukorrek ordeztu zuen zuzendari-lanetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]