David McCallum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David McCallum
David McCallum
David McCallum aktorea 1969an.
Datu pertsonalak
Izen osoa David Keith McCallum
Jaio 1933ko irailaren 19a
(81 urte)
Eskozia Glasgow (Eskozia)
Bikotekidea(k) Jill Ireland (1957-1967)
Katherine Carpenter (1967-gaur egun arte)
IMDB IMDBko fitxa

David Keith McCallum (1933ko irailaren 19a, Glasgow, Eskozia) eskoziar telebista eta zinemako aktore bat da. Batez ere, 1960eko hamarkadan The Man from U.N.C.L.E telesailan Illya Kuryakin errusiar agentea eta 1963an John Sturges zuzendariak zuzendutako The Great Escape filman kontzentrazio esparru batean dagoen Eric Ashley britainiar tenientea antzezteagatik ospetsua da, bertan Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence eta James Coburn aktoreekin batera lan egin zuelarik.

Gaur egun, CBS estatubatuar telebista katean emititzen den NCIS telesaila ospetsuan Donald "Ducky" Mallard doktorea antzeztu ohi du.

Ziurrenik Euskal Herrian 1980eko hamarkada eta 1990eko hamarkadan ETB1an euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz emititu ziren The Invisible Man (1975) eta Kidnapped (1978-1979) telesailetan agertzeagatik ezaguna izango da. Lehenbiziko telesailan gizon ikustezinaren paper nagusia antzeztu zuen, bigarren telesaila berriz Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta zegoen, bertan Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren papera antzezten zuelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David McCallum Aldatu lotura Wikidatan