Dnipropetrovsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dnipropetrovsk

Dnipropetrovsk bandera

Dnipropetrovsk armarria

'Ofiziala' Дніпропетровськ
Estatua UkrainaUkraina
Oblast edo probintzia Dnipropetrovsk
Koordenatuak 48°27′N 34°59′E / 48.45°N 34.983°E / 48.45; 34.983Koordenatuak: 48°27′N 34°59′E / 48.45°N 34.983°E / 48.45; 34.983
Dnipropetrovsk Ukrania-n dago
Dnipropetrovsk
Eremua 405 km2
Garaiera 155 m
Sorrera 1776
Posta kodea 49000 49489
Biztanleria 1.040.000 bizt. (2007)
Dentsitatea 2.567,9 bizt./km²
http://www.gorod.dp.ua


Dnipropetrovsk[1] (ukraineraz Дніпропетровськ, errusieraz Днепропетровск), 1926 arte Jekaterinoslav (ukraineraz Катеринослав) deitua, Ukrainako hiria da, Dnipropetrovskeko oblasteko zentro administratiboa. Dnieper ibaiaren ertzean kokatua, Zaporijiako urtegiaren atzealdean, Ukrainako ibai-portu, trenbide gune eta industrigune garrantzitsuenetarik da.

Dnipropetrovsken, Kryvy Riheko burdina, Nikopolgo manganesoa eta mendebal Donbasseko ikatzari esker, industria astuna garatu zen. Sobietar garaian armagintzak eta industria aeroespazialak (misil balistikoak egiten zituen Yuzhmash lantegiak bereziki) garrantzi handia izan zuten. Industria militarra zela eta, Hiri itxia izan zen 1990. hamarkada arte.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1776an Grigori Potiomkin printzeak, Katalina Handiaren aginduz, sortu zuen hiria eta Jekaterinoslav izena eman zion. Hiri txikia izan zen 1880an trenbidea eraiki zen arte. Kryvyi Riheko burdinak (1866an aurkitua) eta Donbasseko ikatz meatzeen esplotazioak abiarazi zuten Dnipropetrovskeko industrializazioa. 1926an, Grigory Petrovsky iraultzailearen omenez, egungo izena eman zioten hiriari.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Dnipropetrovsk)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.3 17.5 24.1 31.8 36.1 37.8 39.8 40.9 36.5 32.6 20.6 16.3 40.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.0 0.0 6.0 15.2 22.1 25.6 28.0 27.4 21.5 13.8 5.2 0.2 13.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.7 -3.4 1.8 9.6 16.1 19.8 22.1 21.4 15.5 8.9 2.0 -2.3 9.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -30.0 -27.8 -19.2 -8.2 -2.4 3.9 5.9 3.9 -3.0 -8.0 -17.9 -27.8 -30.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.1 -6.3 -1.6 4.9 10.6 14.6 16.7 15.8 10.7 5.0 -0.5 -4.7 4.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45 43 43 38 42 60 54 43 41 37 46 47 539
Euri egunak (≥ 1 mm) 9 8 10 13 13 13 12 9 10 10 12 11 130
Elur egunak (≥ 1 mm) 16 15 9 1 0.1 0 0 0 0 1 6 15 63
Hezetasuna (%) 88 85 79 67 62 66 65 62 70 77 87 88 75
Iturria: Pogoda.ru.net[2]

Herritar ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]